Hauteskunde kanpaina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hauteskunde kanpaina erreferendum nahiz hauteskunde baten aurretik alderdi politikoek, hautagaiek eta bestelako eragile politikoek botu emaileei euren programa politikoa ezagutarazi eta botoa eskatzen den ekitaldien multzoa da, gehienetan propaganda eta marketin politikoa baliatuz. Ekitaldi hauetan ohikoak dira mitin delako bilkurak, kaleko kartel eta afixak eta herritarrei helarazten zaizkien gutunak. Gehienetean, hauteskunde kanpainetarako hauteskunde edo erreferendum aurreko epe jakin bat ezartzen da legez eta herritarren botoa ezin da eskatu epe horretatik kanpo. Horrela, hauteskunde kanpaina aurreko epeari hauteskunde aurrekanpaina deitzen zaio; hauteskunde-kanpainaren azken egunaren biharamunean, berriz, hausnarketa eguna delakoa izaten da, non propaganda egin eta botoa eskatzea guztiz debekaturik izaten diren, hauteskunde-egunean bezalaxe.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hauteskunde kanpaina Aldatu lotura Wikidatan