Hautespen artifizial

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chihuahua eta Great Daneren arteko nahasketa honek txakur arrazen arteko tamaina ugaritasuna erakusten du hautespen artifizialaren bidez sortutakoak.

Hautespen artifizialarekin, gizakiak espezie bateko ereduzko animalia edo landareak banatzen ditu ugaltze helburu ezberdinetarako, ezaugarrien arabera. Jokaera honek, hainbat belaunaldiz zehar aurrera eramanda aldaera engonkorrak agertzea lortzen du. Aurrerantzean, aldaketa hauek nekazaritzan, abeltzaintzan eta kantitate handietan produzitzeko helburuarekin erabiliko dira.

Hautespen artifiziala, ugalketa kontrolpean edukitzeko teknika bat da. Honen bitartez, gizakiak abereen edo landareen organismoetako geneak aldatu egiten ditu. Teknika hau heredatu daitezkeen ezaugarrietan burutzen da, zuzendutako eboluzio bat sortzen du, non gizakiak finkatzen duen ze ezaugarri balio duten bizirauteko. Hautespen honen bidez sortu dira gaur egungo txakur arraza ugari, haien ezaugarriak aukeratuak izan dira, adibidez zaindari moduan egiteko. Itxura ere aukeratua izan da, ilea eta aurpegiko expresioa adibidez. Nekazaritzako produktuak ere, finkatuta daude zati handi batean hautespen artifizialarengatik. Artoa eta bananaren kasuan, haien fruituek jateko errendimendu handiagoa daukate gizakiarentzat, fruitu hauek datozen barietate basatiek baino. Landareen itxurarako ere erabiltzen da hautespen artifiziala, haien itxura askoz politagoa izateko.

Garapen historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Holandako tulipan mota ezberdinak hautespen artifizialaren eragina dira.

Erromatarrek hautespen artifiziala erabiltzen zuten. Gehien jota 2000 urte dela erabiltzen zuten eta gauza desberdinetarako ze animali aukeratu behar zen jakiteko kontseiluak ematen zituzten. XI. mendean Abu Rayhan Biruni persak aditzera eman zuen hautespen artifizialaren kontzeptua India izeneko liburu batean.

Darwinek behatu zuen, etxeko abere eta landareak ezaugarri bereziak zituztela, ezaugarri desiragarriak zituzten animali internazional eta landareen hobekuntengatik eta ezaugarri baliagarriak ez zituztenen kumeak ugaltzen ez uzteagatik garatuak izan zirenak.

Hautespen artifizialaren prozezua oso geldoa izan daiteke, gizakiak gauza asko egin baditzake hautespen artifizialaren ahalmenarengatik, ez da mugarik egongo aldaketa kopuruan.

Hautespen artifizial motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi mota daude egindako planifikazioaren arabera: nahitazkoa, aurretik pentsatuta badaude egin nahi diren aldaketak eta plana argi eta garbi finkatuta badago edo nahi gabezkoa, aurretik pentsatutakoa ez badago argi eta ezta guztiz finkatuta.

Erabilitako metodologiaren arabera ere bi mota desberdindu daitezke: bilatutako ezaugarriekin, animaliak edo landareak ugaltzea lortzen denean, hautespen positiboa esaten zaio eta ugalketa ekiditzen denean, negatiboa.


Hautespen naturala eta hautespen artifiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautespen artifiziala antzina hasi zen erabiltzen, bai nakazaritzan, bai abeltzantzan. Charles Darwinek ezagutu zuen praktika hau, bere eboluzio biologikoaren tesiak , zati handi batean, hautespen naturalean du oinarri: ingurumenak egiten zuen prozezua, gizakiak aldatu nahi dituen animalia edo landareak aukeratzeko egiten duen prozezuaren nahiko antzekoa da, eta kontrolatutako ugalketaren ondorioz, gehiago garatu nahi duten ezaugarriak suspertzen ditu. Desbertintasun handiena, gizakiak ez duela hautespen naturala planifikatzen, baizik eta ingurugiroak imposatzen dituen aldaketak direla da.