Hazi-jartze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hazi-jartzea esne-behi batean: hazi-jartzaileak umetoki-lepoa uzki bidez eusten du eta aurretik desizoztutako hazia txertatzen du.

Hazi-jartzea[1] edo intseminazio artifiziala[2] ugalketa metodo bat da, sexu-harremanik gabe emearen ugaltze aparatuan arraren hazia jartzean datzana.

Tresneria bereziak erabiliz egiten da eta obuluetan, umetokian, umetoki-lepoan zein Falopioren tronpetan gertarazi daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumertarrek idazkera asmatu izanaz gain, lehenengo aldiz teknika berri bat erregistratu zuten (guztiz artisanala zena), hazi-jartzea artaberetan. Geroago zaldizkoetan erabili zen.

Nahiz eta praktika hau modernoa den pentsatu, lehenengo saiakerak XV. mendean kokatzen dira: pentsatzen denez (erreferentzia barik), Joana Portugalgoarengan, Henrike IV.a Gaztelakoaren emaztearengan saiatu zen egiten. Izan ere, errege honi ziztor deituraz dei omen zioten. 1677an Leeuwenhoek zientzialari holandarrak fabrikatu zituen mikroskopioez ikusi ahal izan zituen espermatozoideak. 100 urte geroago, Lazzaro Spallanzani fisiologo eta abade italiarrak, obuluak eta haziak enbrioia garatzeko kontaktu fisikoa izan behar zutela frogatu zuen. Ordu arte zuten ustea zen, enbrioia arren haziaren produktua zela eta emakumearen umetokiko paretetan elikatzen zela. Spallazanik arrain eta anfibioetan intseminazio artifizialaren saiakera arrakastatsuak egin zituen.

Hazi-jartzearen teknika modernoagoak asmatzeko grina Errusian 1899an sortu zen. 1922an zaldi bati intseminazio artifizial arrakastatsua egin zitzaiola agerrarazi zen. 23 urte geroago, 1950 inguruan, hazi-jartzea ezarritako industria bihurtu zen: 1949an hazia izozteko eta desizozteko metodo berriak agertu ziren eta 1950an haziari antibiotikoak gehitu zitzaizkion gaixotasun benereoak ekiditearren. Geroago, 1970 eta 1980ko hamarkadetan, hazia biltzeko metodo eraginkorrak garatu ziren.

Gizakiei aplikatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakietan ugalkortasunik ez dagoenean ematen da, batez ere. Ugalkortasun eza horren jatorriaren arabera bi hazi-jartze mota bereiz daitezke:

  • bikotearen hazia erabiliz egindakoa
  • emaile batek emandako hazia erabiliz.

Lehenago, bikotekidearen eta emailearen haziak nahasten ziren adulteriotzat eta legalki prozesu honetatik irtendako umea sasikumetzat har zitezkeelako. Urteak igaro ahala, emailearen haziaren bidez egindako hazi-jartzea sozialki onetsi denez, aurreko prozesu hau erabiltzeari utzi diote.

Intseminazio artifizialerako metodorik errazenak emakumearen hileko zikloa aztertzean datza, eta hazia isuriko da obulua askatzen den une berean. Eraginkorragoak eta zailagoak diren metodoak badaude ere, izan ere, espermatozoideak uteroan bertan isurtzean ernalketa emateko aukerak handitzen ditu, segun eta zein kasutan egiten den.

Lege kontuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaileak ezin du inondik inora etorkizunean ama izango dena ezagutu, bestela honek betebehar legalak izango zituen umearen alde, aita ezagutzeko eskubidea edota herentzia bezalakoak.

Askotan, emaileak nahi ez izandako betebeharrak jasan behar izaten ditu arazoren bat egotekotan.


Arazo etikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazi-jartzeak hainbat arazo etiko sor izan ditu gure gizartean. Izan ere betidanik ez da onartu metodo hau ez sozialki ez legalki. Beraz, badaude zenbait pertsonek ez dutela ondo ikusten ugaltze metodo hau.

Elizaren ikuspuntutik ez dago onartuta; bere iritziz senar-emaztetik ateratako umea sexu arremanaren bidez bide zuzena da, beste metodo guztiak alde batera utziz. Ikuspuntu hau, ugalkortasun falta dela eta zenbait bikotetan umeak ez izatera bultzatzen du eta egoera horrek arazo etikoak ekar ditzake. Izan ere, ugaltzeko arazoak izateak umeak ez edukitzera eraman behar zaitu beste irtenbide batzuk eskuragarri izanik? Galdera honek emakumea bere nahia lortzera bultzatzen du eta elizak horren aurka jartzen da etikoa ez delako esaten duelako.

Denbora aurrera joan ahala elizak metodo honen kontra bere arrazoiak jarri izan baditu ere, legalki onartu izan da. Zenbati pertsoni naturala ez dela eta giza ugalkortasun kontra doala iruditu arren aukera hau eman zaio gizarteari. Beraz, norberak aukeratuko du metodo hau erabiltzeak etikoa ala ez iruditzen zaion, bakoitzaren egoeraren ondorioz iritziak desberdinak izango baitira.

Metodo honen aurka daudenek honako argudio hauek erabil ditzazkete:

  • Bizi-sorkuntzarako erabilitako teknikek jaiotako giza-biziaren gaineko manipulazio desegokia dakartzate.
  • Umea helburu bat lortzeko erabiltzen den teknika edo bitarteko bat besterik ez da eta "soberakin", "izoztu" edota "transferitu" ezizenaz deitzen zaio. Gainera, kalitate froga ugari jasan behar izaten ditu.
  • Pertsona experimentatzeko eta produkziorako objektutzat hartzen da, helburu bat lortzeko bitarteko bat besterik ez da, manipulaziorako objektu instrumentaltzat hartzen da eta ez subjektu pertsonaltzat.
  • Fekundazio artifiziala ez da jaiotzeko ez modu egoki ezta duina, umearen jaiotza guztiz mekanizatua eta kontroltua baita, bat ere ez naturala.
  • Espermatozoidez eta obuluz osatutako bikote asko ernaltzen dira eta horietatik soilik bat aukeratzen da eta hortaz, besteei ez zaie bizitzeko aukerarik ematen. Kontuan izanda espermatozoideak obulua ernaltzen duen unetik sortzen dela bizia, nolabait, besteak hil egiten dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hazi-jartzea terminoa Euskaltermen
  2. Intseminazio artifiziala terminoa Elhuyar hiztegian