Heaven's on Fire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Heaven's on Fire"
Fitxategi:Heaven's on Fire single.jpg
Kiss(r)en singlea
Animalize albumetik
Argitalpena 1984 (AEB)
Formatua 7"
Grabazioa Right Track Studios,
New York City: 1984
Musika mota Heavy metal, Glam metal, Hard rock
Iraupena 3:18
Diskoetxea Mercury 880 205-7 (AEB)
Idazlea Paul Stanley, Desmond Child
Ekoizlea Paul Stanley
Kiss (r)en single kronologia
"All Hell's Breakin' Loose" / "Young and Wasted"
(1984)
"Heaven's on Fire" / "Lonely is the Hunter"
(1984)
"Thrills in the Night" / "Burn Bitch Burn"
(1985)

"Heaven's on Fire" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1984ko Animalize albumean argitaratua. Paul Stanley abeslari/gitarjoleak eta Desmond Child musika idazleak idatzia, "Heaven's on Fire" argitaratu zen albumeko lehen singlea da.[1]

1984an internazionalki single moduan kaleratua, "Heaven's on Fire" hainbat herrialdetako zerrendetan sartu zen, nahiz eta ez zen single moduan argitaratutako herrietako Top Ten zerrendetan sartu.[2] Billboardeko Hot Mainstream Rock Tracks zerrendan 11. postua lortu zuen[3] baita 49. postua Billboard Hot 100 zerrendan.[3] Gainera, taldeak makillajea berriro jarri zutenetik jotzen duten makillajerik gabeko garaiko abestietako bat da.

Singlerako musika bideo bat grabatu zuten MTV musika katean emateko; bideoa David Lewisek zuzendu eta John Weaverek produzitu zuen.[4] Mark St. John gitarjole nagusia agertzen den promozio bideo bakarra da, Reiterren Sindrome izeneko artritis mota batek jota taldea utzi baino lehen. Handik gutxira Bruce Kulickek ordeztuko zuen.

Abestiaren zuzeneko bertsioa bat grabatu zuten 1984ko abenduaren 8an Cobo Hall aretoan, Kiss: Animalize Live Uncensored bideoan agertuko zena, eta geroago Hear 'n Aid albumean kaleratuko zuten. It is one of only two live tracks with longtime drummer Kissek Eric Carr bateriarekin inoiz ofizialki kaleratu dituen zuzeneko abesti bietako bat da.[1]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Star neska-talde suediarrak eta Daiquiri talde kanadarrak abestia bertsionatu dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]