Hebrear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:53, 19 urtarrila 2016

Hebrear[1] (latinez: hebræus; hebreeraz: עברים edo עבריים‎, tiberieraz ʿIḇrîm, ʿIḇriyyîm, moderno ʿIvrim, ʿIvriyyim) Tanajen erabiltzen den etnonimoa da, monarkia aurretik bizi ziren semita israeldar nomadak izendatzeko eta egungo juduen arbasoak zirenak.

Bibliak dioenez Abrahamen ondorengoek osatzen zuten herria da; hitzaren esanahia "alde batetik bestera dabiltzanak" (nomadak) da. Bibliako pasarte batzuetan azaltzen denez, egiptoarrak eta beste atzerritarrak ziren juduei hebrear deitzen zietenak[2]. Kanaanen bizitzen jarri ondoren, bertokoekin batu eta nekazari bilakatu ziren.

Egun batzutan hebreeraz juduak izendatzeko erabiltzen dute.[3] Zenbait hizkuntza modernotan, tartean grezieraz, italieraz edo errumanieraz, "hebrear" juduen etnonimo estandar da.

Erreferentziak


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.