Hector Bianciotti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:40, 14 urtarrila 2016
Hector Bianciotti

Hector Bianciotti (Luque, Argentina, 1930eko martxoaren 18a - Paris, 2012ko ekainaren 11a) frantses idazlea izan zen, jatorriz argentinarra. Nekazari-familia batean jaio zen, eta ikasketak Morenoko frantziskotarren seminarioan egin zituen. 1955ean, Europara joan zen. Erroman hartu zuen bizilekua lehenbizi, eta Parisen, ondoren. Frantses hiritartasuna hartu zuen 1981ean. Lehenengo eleberriak gaztelaniaz idatzi zituen: Los desiertos dorados (1967), Detrás del rostro que nos mira (1969), Claridad desierta (1972) eta La Busca del Jardin (1977). Antzerki-lan bat (Los otros, una noche de verano, 1970) eta eleberri laburrak (El amor no es amado, 1983) ere plazaratu zituen. Frantsesez idatzi zuen lehenengo eleberriak, Sans la miséricorde du Christ (1985) lanak, Femina saria irabazi zuen. Sentimenduen, paisaien eta sentipenen misteriora iristea bilatzen du bere lanetan: Seules les larmes seront comptées (1988), Ce que la nuit raconte au jour (1992), le Pas si lent de l'amour (1995). 1996an, Frantses Akademiako kide hautatu zuten.

Erreferentziak