Hector Elizondo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Héctor Elizondo
Héctor Elizondo
Datu pertsonalak
Izen osoa Héctor Echevarría Medina
Jaio 1936ko abenduaren 22
Ameriketako Estatu Batuak New York (Estatu Batuak)

Héctor Elizondo (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1936ko abenduaren 22 - ) aktore amerikarra da. Urrezko Globo Sarietarako hautagaia eta Emmy baten irabazle izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Héctor Elizondo New Yorken jaio zen 1936an. Bere aita, Martin Echevarria Elizondo, Puerto Ricora joandako euskalduna zen eta bere ama, Carmen Medina, puertorricoarra zen. 1930eko hamarkadan, bere gurasoek New Yorkera emigratu ziren. Bi seme-alaba izan zituzten eta Héctor zaharrena zen. 10 urterekin musikan eta kiroletan trebea zen. 1951an Jr. High School-en graduatu eta antzezpen eskola batean ikasten hasi zen. Bitartean, beisbol eta saskibaloiean jolasten zuen. Hain zen ona beisbolean jokatzen ezen bere estatistikekin New York Giantsek edota Pittsburgh Piratesek fitxatu zezaketen.

1954an City College of New Yorken sartu zen historia irakasle izatekotan, baina lehendabiziko urtean aita izan zen eta ikasketak utzi zituen familiarekin egon ahal izateko. Geroago, dibortziatu zen eta Rodd, bere semearen zaintzea lortu zuen.

1962 eta 1963 artean dantza ikasi zuen Ballet Arts Companyrekin Carnegie Hallen, eta 1963an bi Off Broadwayko antzezpenetan parte hartu zuen: Kill the One-Eyed Man eta The Great White Hope.

1969an Carolee Campbell aktorearekin ezkondu zen.

1980ko hamarkadan Garry Marshallen laguna egin zen. Elizondoren talentuak Marshall txunditu zuen eta filmak batera egiten hasi ziren. Elizondok 80 film baino gehiagotan parte hartu du, eta horietik 12 Marshallenak dira.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hector Elizondo Aldatu lotura Wikidatan