Hegesipo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hegesipo Jerusalemekoa (Jerusalem, 150 inguru - 180) idazle paleokristaua zen, Elizaren lehen historialaritzat jotzen dena.

Erroman 20 urtez bizi izan zen, Anizeto eta Eleuterio aita santuen agintealdian. Elizaren barnean sortzen ziren teoria gnostikoak aurrez aurre jarri zituen. Tradizioak, bere bidaietan zehar, mendebaldeko eta ekialdeko gune kristau nagusienak bisitatu zituela adierazten du, eta, poztasun handiz heresia guztiak pertsona soilengandik zetozela adierazi zuen, baina eliza edo egoitza episkopal bakar bat bera ere ez zela akats horretan erori.

177an Jerusalemera itzuli zen, bertan oso aguretua hilez. Eliza katolikoaren barnean, elizaren historiako aitatzat hartzen da, aita santuen lehen zerrenda idatziz, San Petrigandik hasi eta Anizetorarte. Idatzi zuen Elizaren Historiako atal batzuk baino ez dira kontserbatzen, eta Kristoren Pasiotik, egilearen garairaino kontatzen zuen.