Hego Osetia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hego Osetiako Errepublika
Республикæ Хуссар Ирыстон
(
Respublikae Xussar Iryston )
Республика Южная Осетия
( Respublika Yuzhnaya Osetiya )
სამხრეთ ოსეთი
( Samkhreti Osetia )
Hego Osetiako bandera
Bandera

Hego Osetiako armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Hego Osetiako ereserkia
Hego Osetia: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Tsjinvali
42°14′N 43°58′E / 42.233°N 43.967°E / 42.233; 43.967Koordenatuak: 42°14′N 43°58′E / 42.233°N 43.967°E / 42.233; 43.967
Hizkuntza ofiziala(k) Osetiera
Errusiera
Georgiera
Gobernua
Presidente
Gobernu burua
Errepublika
Leonid Tibilov
Domenti Kulumbegov
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
1989ko azaroaren 17a
Onartu gabea
Eremua
• Guztira
• Ura

3.900 km² (178)
% n/a
Biztanleria
• Zenbatespena(2012[1])
• Errolda (-)
• Dentsitatea

Herritarra

55.000 (n/a)
-
18 biztanle/km² (-)

osetiar
Dirua Errusiar rublo
Lari (RUB)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +3)
CEST (UTC +4)
Interneteko domeinua .''oraindik ez du''
Telefono aurrezenbakia +995

Hego Osetia[2] edo Hego Osetiako Errepublika (osetieraz: Республикæ Хуссар Ирыстон, Respublikae Xussar Iryston; errusieraz: Республика Южная Осетия, Respublika Yuzhnaya Osetiya; georgieraz: სამხრეთი ოსეთი, Samkhreti Oseti) Georgia barnean dagoen errepublika da, de facto independientea dena. Independentzia aldarrikatu baduen ere, Georgiak zein beste herrialdeek ez dute aintzat hartzen aldarrikapena. Georgiak Samachlabo edo, duela gutxiago, Tskhinvaliko eskualdea izenak erabiltzen ditu. Hego Osetia, de iure, Xida Kartli Georgiako eskualdearen zati bat da. 3.900 km²ko eremua eta, 2012ko zenbatespenaren arabera, 55.000 biztanle ditu[1]. Hiriburua Tsjinvali da.

2008ko abuztuaren 26an Errusiak Hego Osetiaren independentzia onartu zuen NBEko lehenengo estatua izan zen. Irailaren 4an Nikaragua izan zen gatazkan zeuden estatuetatik kanpo independentzia onartu zuen lehena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Osetia Kaukaso Handiaren hegoaldeko isurialdean kokatutako 3.900 km²ko lurraldea da. Kaukasoko gailurrek banatzen dute Ipar Osetiatik (Errusia), eta Georgiatik bereizten duen Mtkvari ibairaino hedatzen da hegoalderantz. Eskualde menditsua da oso, Kura ibaiaren arroan dagoena. Lurraldearen %90 1.000 m-tik gora dago eta %9 baino ez da nekazaritzan erabiltzen. Mendirik garaiena Khalatsa mendia (3.938 m) da[3].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomiaren ardatz nagusia nekazaritza da. Lantzen diren gai nagusiak laboreak, barazkiak, fruituak eta mahastiak dira. Abere hazkuntzan ardi aziendak du garrantzirik handiena. Basoaren ustiapena ere garrantzitsua da.

Industria Tskhinvali aldean bildua dago: metalurgia, zurgintza eta eraikuntza gaiak.

Gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: 2008ko Hego Osetiako Gerra

Hego Osetia edo Goi Osetia izena lehendabizikoz XIX. mendean agertzen da Ratxa, Imereti eta Xida Kartli eskualdeetako mendialdea izendatzeko. Hantxe Iparraldeko Kaukasotik etorritako osetiar asko bizi ziren.

1922an, Joseph Stalinek Hego Osetia eskualde autonomo izendatu zuen, beti Georgiako Sobietar Errepublikaren barnean, eta georgiarrak gehiengoa ziren Tsjinvali aldea gehitu zion.

1989ko azaroaren 10ean, eskualdeko kongresuak errepublika autonomo bihurtzea (Georgiaren barnean) erabaki zuen. Georgiako parlamentuak ez-konstituzionaltzat hartu zuen aldarrikapena, eta 1990eko irailaren 20an osetiarrek independentzia aldarrikatu zuten. Hori zela eta, abenduaren 10ean, Georgiako Parlamentuak Hego Osetiaren autonomia ezereztatu zuen. 1991ko hasieran, artean Sobiet Batasuna desegin gabe zegoela, Hego Osetian gerra lehertu zen. Otsailan Georgiako armada Tsjinvali okupatzen saiatu zen, baina hego osetiarrek sobietar armadaren laguntza izan zuten[4].

Hego Osetia Georgian.

1992ko urtarrilaren 19an, osetiarrek Errusiarekin bat egitea adostu, eta hauen laguntza lortu zuten. Gerra 1992ko uztailaren 14an bukatu zen, Errusia eta Georgiak su-eten hitzarmena Sotxin sinatu zutenean. Horren ostean, Hego Osetiako eremuaren %30 edo %40a Georgiaren esku geratu zen, eta gainerakoan independentziaren eta Errusiarekin batzearen aldekoak nagusi ziren. Gatazkaren ondorioz 1.000 pertsona inguru hil eta 60.000 lekualdatuak izan ziren[4].

Hego Osetia 2004an.

2008an Georgiak de facto independenteak ziren Hego Osetia eta Abkhazia errepublikak beretzen saiatu zen, NATOn sartzeko asmotan. Hori zela eta, abuztuaren 7 eta 8an osetiarrak eta errusiarrak eraso zituen, eta Tsjinvali hiriburua oso gogorki bonbardatu zuen, ia suntsitu arte. Horrekin batera, osetiarren garbiketa etnikoa hasi zuen. Errusiak oso gogor erantzun zuen, Georgia bonbardatuz. Haiekin iritsi ziren osetiar eta abkhaziar miliziek georgiarren garbiketa etnikoak burutu zituzten errusiar armadaren oniritziarekin. Ondorioz, Georgiak gerra aurretik menderatzen zuen Hego Osetiako %30 edo %40a galdu egin zuen, eta baita Abkhazian bere esku zegoen Khodori bailara ere.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guda baino lehen biztanleriaren bi herenak osetiarra zen eta %25-30a georgiarra. Hona hemen taula batean.

1926ko errolda 1939ko errolda 1959ko errolda 1970eko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda
Osetiarrak 60.351 (%69,1a) 72.266 (%68,1a) 63.698 (%65,8a) 66.073 (%66,5a) 65.077 (%66,4a) 65.200 (%66,2a)
Georgiarrak 23.538 (%26,9a) 27.525 (%25,9a) 26.584 (%27,5a) 28.125 (%28,3a) 28.187 (%28,8a) 28.700 (%29,0a)
Errusiarrak 157 (%0,2a) 2.111 (%2,0a) 2.380 (%2,5a) 1.574 (%1,6a) 2.046 (%2,1a)
Armeniarrak 1.374 (%1,6a) 1.537 (%1,4a) 1.555 (%1,6a) 1.254 (%1,3a) 953 (%1,0a)
Juduak 1.739 (%2,0a) 1.979 (%1,9a) 1.723 (%1,8a) 1.485 (%1,5a) 654 (%0,7a)
Besteak 216 (%0,2a) 700 (%0,7a) 867 (%0,9a) 910 (%0,9a) 1.071 (%1,1a) 5.100 (%4,8a)
Guztira 87.375 106.118 96.807 99.421 97.988 99.000

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hego Osetia Aldatu lotura Wikidatan