Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa

Koordenatuak: 46°30′N 11°20′E / 46.5°N 11.33°E / 46.5; 11.33
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hego Tirol» orritik birbideratua)
Bozen-Hego Tirol
Italia Italiako probintzia
Bolzanoko armarria
Administrazioa
EskualdeaTrentino-Adige Garaia
HiriburuaBozen-Bolzano
Udalerriak116
ISO 3166-2IT-BZ
Kokapena
Koordenatuak46°30′N 11°20′E / 46.5°N 11.33°E / 46.5; 11.33
Azalera7.400 km²
Demografia
Biztanleria487.673 biztanle
Dentsitatea65 bizt/km²
www.provincia.bz.it
Hego Tiroleko paisaia udan

Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa (Autonome Provinz Bozen-Südtirol alemanez, Provincia Autonoma di Bolzano - Alto Adige italieraz, Provinzia Autonòma Balsan - Südtirol ladineraz) Italiako ipar-ekialdean eta Trentino-Hego Tiroleko estatutu berezidun eskualdean dago. Askotan Hego Tirol izen hutsaz deitua da.

Tirol eskualde alemandunaren hegoaldeko zatia da (Südtirol): hori dela eta, mugimendu autonomistek edo Tirol batuaren aldekoek indar handia dute. Duen autogobernu maila altuagatik, de facto Italia barruko eskualde autonomoa bilakatu da. Bozen-Bolzano hiri nagusia eta hiriburua da.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Tirol Bezirksgemeinschaft edo Compresorio izeneko zortzi barrutitan banatuta dago.

Bezirksgemeinschaft Hiriburua Azalera Biztanleria (2008)
Bozen Bozen 52 km² 101.919
Burggrafenamt Meran 1.101 km² 96.291
Überetsch-Unterland Neumarkt 424 km² 70.714
Salten-Schlern Bozen[1] 1.037 km² 47.797
Eisacktal Brixen 624 km² 49.404
Pustertal Bruneck  2.071 km² 78.391
Vinschgau Schlanders 1.442 km² 35.347
Wipptal Sterzing 650 km² 18.994

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldino/Aldein
Andriano
Anterivo
Appiano sulla Strada del Vino
Avelengo
Badia
Barbiano
Bolzano
Braies
Brennero
Brixen
Bronzolo
Brunico
Caines
Caldaro sulla Strada del Vino
Sand in Taufers
Freienfeld
Castelbello-Ciardes
Castelrotto
Cermes
Chienes
Chiusa
Cornedo all'Isarco
Cortaccia sulla Strada del Vino
Cortina sulla Strada del Vino
Corvara in Badia
Curon Venosta
Toblach
Egna
Pfalzen
Völs am Schlern
Franzensfeste
Villnöß
Gais
Gargazon
Glurns
La Valle
Laces
Lagundo
Laion
Laives
Lana
Laas
Lauregno
Luson
Magrè sulla strada del vino
Malles Venosta
Marebbe
Marling
Martell
Mölten
Meran
Monguelfo-Tesido
Montan
Moos in Passeier
Nals
Naturns
Natz-Schabs
Welschnofen
Deutschnofen
Auer
Urtijëi
Partschins
Percha
Plaus
Waidbruck
Burgstall
Prad am Stilfserjoch
Prettau
Proveis
Ratschings
Rasen-Antholz
Ritten
Riffian
Mühlbach
Rodeneck
Salorno
Innichen
Jenesien
St. Leonhard in Passeier
St. Lorenzen
San Martin de Tor
St. Martin in Passeier
St. Pankraz
Santa Cristina Gherdëina
Sarntal
Schenna
Mühlwald
Sëlva
Senale-San Felice/Unsere Liebe Frau im Walde-St. Felix
Schnals
Sexten
Schlanders
Schluderns
Stilfs
Terenten
Terlan
Tramin an der Weinstraße
Tisens
Tiers
Tirol
Truden im Naturpark
Taufers im Münstertal
Ulten
Vadena
Pfitsch
Olang
Ahrntal
Gsies
Vintl
Vahrn
Feldthurns
Vöran
Niederdorf
Villanders
Sterzing

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Tirolgo bandera

1918 arte lur-eremua Tirol batuaren zatia zen, Austriako probintzia bakar batea. Lehen Mundu Gerran Austria-Hungariako Inperioa desegin zenean, Italiaren esku geratu zen.

Mussoliniren gobernuak Hego Tirol italieradun bihurtzeko hizkuntza-politika bultzatu zuen eta italierazko irakaskuntza elebakarra eratu. Italiako hegoaldeko eskualdeetatik hainbeste lagun hara joan ziren. Hitler boterera heldu zenean, aleman hiztuna izanik ere gauzak ez ziren askotxo aldatu, Italia faxista aliatua zuelako; hori zela eta, ez zuen Hego Tirol Hirugarren Reicharen zatitzat aldarrikatu. 1939an bi diktadoreek akordio bat sinatu zuten: aleman hiztunek alde egitea (Optanten, geroago nazitzat jo zituztenak) edo bertan geratzea (Dableiber, "traidoretzat" joak) aukeratu behar zuten. Hala ere, Bigarren Mundu Gerraren garapenak itun horren ondorioak erabat ez betetzea ekarri zuen.

Gerraren ostean aleman hiztunek 1946ko Gruber-De Gasperi Itunaren[2] bitartez eskubide batzuk lortu zituzten. Baina estatutua abian jartzeko orduan italiarrek "Trentino-Adige Garaia" deitzen duten eskualdea eratu zenez, eta bertan italieradunak gehiengoa zirenez, hegotiroldarren autogobernu nahia ezin izan zen bete. Gainera, autonomia martxan jartzeko unea behin baino gehiagotan atzeratu zen eta aldi berean italiar jatorrikoen immigrazioak segitzen zuen.

Horren ondorioz, Italiaren kontra bortizkeria erabili zuten talde independentistak sortu ziren: hasieran, azpiegituren kontrako erasoak izan baziren ere, 1958 eta 1988ren artean 21 lagunen heriotza eragin zuten, tartean 4 ekintzailerena.

Italiako gobernuak bere jarrera birplanteatu eta "Bigarren Estatutu Ordena" deitu zena onartu zuen, Hego Tirolgo gehiengo aleman-hiztunari autonomia handiagoa eskaintzeko. Egun, probintziak autonomia zabala du eta Austriaren menpeko Ipar zein Ekialdeko Tirolekin harreman estuak ditu, are estuagoak iparraldeko auzokide hurkoa Europar Batasunena 1996an sartu zenetik.

Probintziako bizitza politikoan, Südtiroler Volkspartei (SVP, Hego Tirolgo Herritarren Alderdia) nagusi da, 1945ean sortu zenetik.

Hizkuntza-komunitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzen banaketa Hego Tirolen (2001): berdez, alemana nagusi; urdinez, ladinoa; gorriz / horiz, italiera.

Lurralde horretako hizkuntzak bi dira:

  • Alemana: beti gehiengo absolutua izan den hizkuntza-taldea.
  • Ladinoa: Ladiniako bost haranetatik bi, Gherdëina (Gardena, Gröden) eta Gran Ega (Val Badia) administratiboki Hego Tirolen barruan daude.

Batez ere Mussoliniren garaietatik bultzatutako italiar jatorrikoen komunitate inportante bat dago; oso udalerri gutxitan da gehiengoa baina hala gertatzen da Bozen hiriburuan.

Azken urteetan beste leku batzuetatik (Albania, Alemania, Maroko...) etorritakoak ere ehuneko nabariak osatzen hasi dira.

Hizkuntza-komunitateen bilakaera 1880tik 2001era, ehunekoetan

Hizkuntza 1880 1890 1900 1910 1921 1961 1971 1981 1991 2001
Alemana 90,6 89,0 88,8 89,0 75,9 62,2 62,9 64,9 65,3 64,0
Italiera 3,4 4,5 4,0 2,9 10,6 34,3 33,3 28,7 26,5 24,5
Ladinera 4,3 4,3 4,0 3,8 3,9 3,4 3,7 4,1 4,2 4,0
Beste batzuk 1,7 2,3 3,2 4,3 9,6 0,1 0,1 2,2 4,0 7,5


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Baina hiria bera ez dago barruti honen barruan.
  2. Karl Gruber eta Alcide de Gasperi Austria eta Italiako Kanpo Harremanetarako ministroak ziren, hurrenez hurren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]