Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Askapenerako Nazio Frontea
Bandera: FNLren bandera
Siglak: FNL
Jarduera epea: 1954 - 1977
Ideologia: Komunista (marxismo-leninismoa)
Kokapena: Vietnam
Eremua: Hego Vietnamgo landagune eta hiriak
Aurkari nagusiak:
Artikulu hau Vietnamgo alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nazio Askapenerako Frontea».

Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea edo FNL (vietnameraz: Mặt Trận Giải Phóng Miền Nam Việt Nam; frantsesez: Front National de Liberté edo FNL), Hego Vietnamgo fronte komunista armatua izan zen. Hego Vietnamgo erregimenak Việt Cộng (euskaraz:komunista vietnamdarrak) terminoarekin izendatzen zuen erakundea. Estatubatuarrek aldiz, Charlie hitza erabiltzen zuten FNL-ri erreferentzia egiteko, Victor Charlie hitzen (VC hizkiak NATOren alfabeto fonetikoan) laburdura gisa.

FNL-ko soldadu bat

Nazio askapenerako Viet Minh erakunde komunista bere baitan hartzen zuen fronte honetan, hegoaldean indarrean zegoen erregimeraren aurkako sektoreak antolatu ziren, pisu nabarmenena komunistek izanik. FNL-k, Ipar Vietnamen babes politiko eta militarra zeukan, eta 1962. urterako, Hego Vietnamgo landa munduaren zati handi bat kontrolatzen zuen. Egitate honek, hain zuzen, Estatu Batuen interbentzio erabakian eragin zuzena izan zuen. Vietnamgo Gerran, indar armatu hego vietnamdar eta batez ere estatubatuarren aurka aritu zen Ipar Vietnamekin batera, eta gerrila gerren estrategiaz baliaturik, AEB-en erretiratzea, eta beranduago, garaipen militar osoa lortu zituen hegoaldean.

1975. urtean, mendebaldearen aldeko Hego Vietnameko erregimena deusezturik, FNL-k 1969an sortutako Hego Vietnamgo Errepublika ezarri zuen behin behinean, 1976an iparraldearekin batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialista eratu zuten arte.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea Aldatu lotura Wikidatan