Hegoaldeko Andeetako Baso Epel Euritsuak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Araukariak Villarrica Parke Nazionalean, Los Lagos Eskualdea.
Laritz erraldoia Calbuco sumendiaren magalean, Llanquihue Erreserba Nazionala, Los Lagos Eskualdea.

Hegoaldeko Andeetako Baso Epel Euritsuak izenekoa Txileko Los Ríos eskualdea eta Los Lagos eskualdea hartzen dituen gune natural babestu bat da.

UNESCOk 2007ko irailean izendatu zen biosferaren erreserba, 1998an Naturarako Mundu Funtsak (WWF) nazioarteko kontserbazioan puntu klabe bat bezala errekonozitua, eta Munduko Baliabideen Institutuak bertako basoak Lurreko baso hondarrik handienetako bat eta ekologikoki kaltetu gabeetako bat bezala katalogatu zituen.

Bertan Vicente Pérez Rosales, Puyehue, Villarrica, Alerce Handino eta Hornopirén parke nazionalak eta Mocho Choshuenco, Llanquihue eta Futaleufú Erreserba Nazionalak daude.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2.168.956 hektareako hedadura du. Andeetako mendilerro eta aurremendilerro guneak hartzen ditu, valdiviar basoa ekoeskualdeko baso epelak dauden tokia, baita mendi garai eta ur baliabide garrantzitsuak dituzten ekosistemak ere, Araukania eskualdearen hegoaldeko mugatik Los Lagos eskualdearen hegoaldean dagoen Futaleufú ibairaino.

Gune honetako aktibitate nagusiak ekoturismoa, landa turismoa, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, silbikultura eta akuikultura dira.

Argentinako mugatik gertu, bi herrialdeek hitzarmen bat sinatu zuten 2006an Erreserba Binazional bat sortzeko, txiletar erreserba Argentinako Andetar Iparpatagoniar Biosferaren Erreserbarekin elkartuz, 4,5 milioi hektareako mugarteko gune babestu bat osatuz.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliabide genetikoak, espezieak, ekosistemak eta paisaia naturalak babestea, baita giza garapen eta garapen ekonomiko jasangarria bultzatzea ere.

Biogeografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune honek lau azpieskualde biogeografiko ditu: andetar araukaria basoak, Nothofagusezko baso mistoak, andetar lariztiak eta Ayséngo kostaldeko basoak.

CITESek (Fauna eta Flora Basatietako Mehatxatutako Espezieen Nazioarteko Merkataritzarako Konbentzioa) zenbait konifero espezie katalogatu ditu: Guaiteketako nekosta, fitzroya, eta araukaria beste batzuen artean. Azken biak, Txilen monumentu natural izendatuak izan dira.

Basoko espezieak Aipaturiko espezieetaz gain, erreserban beste hauek ere badaude: laritza, mendikateko nekosta, Magallanesko koihuea, lenga eta koihue-rauli-tepa baso motako basoak, habitataren eraldaketaren ondorioz tokiren batzuetan haritz-rauli-koihue motako errenobal bihurtu direlarik.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazioa Los Lagos Eskualdeko Intendentziak, Nekazaritza eta Lan Publikoen Eskualdeko Ministerio Idazkaritzak, Baso Korporazio Nazionalak (CONAF), Indigena Garapenaren Korporazio Nazionalak, Ingurugiroaren Batzorde Nazionalak eta Turismo Zerbitzu Nazionalak osatutako erakunde baten ardurapean dago.