Hegoaldeko Txinako itsasoa
Wikipedia(e)tik
Hegoaldeko Txinako Itsasoa (txineraz 南海 edo 南洋, Nan Hai, euskaratua: "Hego Itsasoa") edo Txinako Itsasoa, Ozeano Barearen beso bat da. Bere 3.500.000 kilometro karratutako area Singapurretik Taiwaneko itsasartera doa. Hegoaldeko Txinako Itsasoaren ehunka uharte txikiek uhartedia osatzen dute.
Itsasoan kostaldeak dituzten estatu eta lurraldeak honako hauek dira (iparraldetik hasita erloju-orratzen norabidean): Txina kontinentala, Macao, Hong Kong, Taiwan, Filipinak, Malaysia, Brunei, Indonesia, Singapur, Thailandia, Kanputxea eta Vietnam.