Hegoaldeko itsaslaster ekuatoriala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hegoaldeko itsaslaster ekuatoriala[1] Ozeano Bareko, Ozeano Atlantikoko eta Indiako ozeanoko itsaslaster garrantzitsu bat da. Ekialdetik mendebalderantz higitzen da 20° H paraleloaren inguruan. Ozeano Barean eta eta Ozeano Atlantikoan, ekuatorea zeharkatzen du, eta 5° I paraleloaren inguruetaraino iristen da.

Hego hemisferioan, Hegoaldeko itsaslaster ekuatoriala bira suptropikal handien mendebalderanzko adar bat da. Bira horiek tropikoetako alisioen eta 30° H paraleloaren inguruko mendebaldeko haizeen konbinazioaren eraginez sortzen dira. Ekuatorean, Hegoaldeko itsaslaster ekuatoriala zuzenean higiarazten dute alisioek, ekialdetik mendebalderantz jotzen baitute.

Indiako ozeanoan, Hegoaldeko itsaslaster ekuatoriala mendebalderantz higitzen da, baina ekuatoretik hegoaldera bakarrik dago ondo garatua. Ekuatorean bertan, berriz, haizeek, montzoien eraginez, noranzkoa aldatzen dute urtean bitan, eta, ondorioz, azaleko itsaslasterrak ekialderantz edo mendebalderantz egin dezake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]