Heian-kyo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heian-kyō zortzigarren mendean

Heian-kyo (japonieraz 平安京, Heian-kyō?) egungo Kiotoren jatorrizko izena izan zen, eta, 794tik 1868rarte, 1180an hilabete batzuz etenaldi bat eginez, Japoniako Enperadorearen egoitza eta herrialdeko hiriburua.

Hiri honek, hiriburu bezala, Nagaoka-kyo ordezkatu zuen, eta enperadorearen aginduz eraiki zen 793an, Fujiwara no Ogurimaruren esku. Hiria, haran baten gainean egongo zen, eta, xake taula baten antzera trazatua egongo zen, Txinako Tang dinastiaren hiriburua zen Chang'an imitatuz. Ekialdetik mendebaldera, gutxi gora-behera 4,5 kilometro, eta, iparraldetik hegoaldera 5,2 kilometro inguru neurtzen zuen laukiluze formako azalera zuen, eta, salbuespen bakar bezala, hegoaldeko ateko bi tenpluak zituen, To-jia eta Sai-jia. Jauregi nagusia, barne laukiluze batean egongo zen, hiriaren iparraldeko zatian.

Kyoto izenaren erabilera (hiriburua edo enperadorearen egoitza esan nahi duena), ez zen ofiziala inauguratu zenean, baina izena, XI. mendearen amaieran ofizialdu zen, jatorrizko izena baztertuz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heian-kyo Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Nagaoka-kyo
Japoniako hiriburua
794-1180
Ondorengoa
Fukuhara-kyo


Aurrekoa
Fukuhara-kyo
Japoniako hiriburua
1180-1868
Ondorengoa
Tokio