Heike Kamerlingh Onnes
Wikipedia(e)tik
Heike Kamerlingh Onnes Herbehereetako fisikaria izan zen (Groningen, 1853 - Leiden, 1962). Fisika esperimentaleko irakasle izan zen Leidenen. Hotzaren laborategia sortu zuen, helioa isurkari bihurtu zuen, eta zero absolutuaren inguruko fenomeno optiko, elektriko eta magnetikoak aztertu zituen. Ikerketa horietan oinarrituta, supereroankortasuna aurkitu zuen 1911n. 1913ko Fisikako Nobel Saria eman zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.