Heinrich August Marschner
Heinrich August Marschner alemaniar musikagilea izan zen (Zittau, Saxonia, 1795 - Hannover, 1861). Alemaniar opera erromantikoa finkatu eta zabaldu zuen. 1817an Beethoven ezagutu zuen Vienan, eta hark bultzaturik hasi zen musikagintzan. 1820. urtean Weberren zuzendaritzapean estreinatu zen Dresdenen Heinrich IV und d´Aubigné Marschnerren opera. Hannoverko gorteko kapera-maisua izan zen 1831-1859 urteetan. Weberren eta Wagnerren arteko zubitzat jotzen da; eragin handia izan zuen Wagnerren hasierako lanetan. Operak idatzi zituen batik bat: Der Vampyr (1828), Templer und Jüdin (1829), Scotten Ivanhoe lanean oinarritua, eta Hans Heilig (1833), operarik famatuena. Antzerkirako musika ere idatzi zuen, ganberako musika, liederrak, baladak, ahotserako eliza-musika eta pianorako musika.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.