Heinrich Gustav Magnus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heinrich Gustav Magnusen erretratua

Heinrich Gustav Magnus (Berlin, Alemania, 1802 - 1870) alemaniar fisikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasak eta isurkari-lurrun sistema aztertu zituen. Azido periodikoa aurkitu zuen, eta isurkari-korronte batek errotazioan higitzen ari den gai solido batean duen eragina zehaztu zuen bere izena daraman legearen bidez. Selenioaz eta platinoaz ere zenbait ikerketa egin zituen. Bere lanaren ondorioa da egun Magnusen efektu bezala ezagutzen dena: bere ardatzaren inguruko errotazioan ari den zilindro edo esfera bat isurkari batean higitzen denean, errotazio-ardatzarekiko elkarzuta den indar bat sortzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Gustav Magnus Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]