Heinrich Schliemann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heinrich Schliemann.

Heinrich Schliemann (Neu-Bukow (Mecklemburgo) 1822ko urtarrilaren 6a - Napoles (Italia) 1890ko abenduaren 26a) alemaniar aberatsa zen, dirutza lortu ostean arkeologiari ekin ziona. Troia aurkitu zuen eta beste makina aurkikuntza egin zituen Mizenas, Tirinto eta Orkomenon, Iliadak benetako tokiak deskribitzen zituela frogatuz.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza zahar ugari ikasi eta Errusian dirutza handia egin ondoren, Greziara joan zen (1868) Homeroren poemetan aipatzen ziren herriak aurkitzeko asmotan. 1870. urtean ustez Troia behar zuen lekuan indusketa lanak hasi zituen eta lau hiriren hondakinak aurkitu zituen, bata bestearen gainean eraikiak. Horietako hiri batean Priamo pertsonaia mitologikoaren altxorra aurkitu zuelakoan zegoen. Mizenas, Orkomeno, Tirinto eta Itakako uhartean lan egin zuen, eta Mizenasko zibilizazioko aztarna ugari aurkitu zituen. Argitara eman zituen teoria asko zuzenak ez baziren ere, bideak zabaldu zizkion greziar arkeologiari. Obra nagusiak: Ithaka, der Peloponnes und Troja (1869, Itaka, Peloponeso eta Troia), Troja und seine Ruinen (1878, Troia eta bertako hondakinak), Mykenä (1878, Mizenas). 1892an argitaratu zen bere autobiografia.


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Schliemann Aldatu lotura Wikidatan