Heinrich Wilhelm Matthäus Olbers
Wikipedia(e)tik
Heinrich Wilhelm Matthäus Olbers alemaniar fisikari eta astronomoa (Albergen, Alemania, 1758 - Bremen, Alemania, 1840). Kometen orbitak kalkulatzeko lehen metodo zehatza asmatu zuen 1797an. 1815eko kometa aurkitu zuen, geroztik haren izenaz ezagutu dena: 13P/Olbers kometa. Bi asteroide ere aurkitu zituen, Pallas (1802an) eta Vesta (1807an).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.