Hejira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hejira (هجرة) Mahomak eta jarraitzaileek egindako bidaia edo ihesa da, Mekatik Medinara. Kristau aroaren 622. urteari dagokio eta data horretatik hasten da musulman aroa.

Mahomaren jarraitzaileak ugaritzen ari ziren eta mehatxu izaten hasi zen tribuetako buruzagientzat. Tribu hauen aberastasuna Kaaban zetzan, Mekako erlijio gune garrantzitsuena zenean. Mahoma politeismoaren aurka zegoen eta horrek arrisku handia zekarkion bere tribuari, qurayshí-ri, Kaabaren zaintzaile baitziren. Hori izan zen Mahoma eta bere jarraitzaileei egin zitzaien jazarpenaren arrazoi nagusienetako bat.

Bizitza arriskutsua bihurtu zen eta Mahomak hainbat atentatu sufritu zituen. 619an, Jadiya, Mahomaren emaztea, eta osaba Abu Talib hil ziren. Tristuraren urtea deitu izan zaio. Mahoma kide zuteneko klan hark ere atzera egin zion eta bere jarraitzaileak jazartzeari ekin zion.

Azkenean, Jathrib-era (gero Medina izango zenera) joan zen bere jarraitzaileekin, Hejira ezagutzen den bidaian. Bere tribuekiko edo familiekiko harremanei alde egin eta Islamarekiko konpromisoa indartu zuen. Migrazio honek markatuko du islamdar egutegiaren hasiera.