Helianthus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helianthus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
SubfamiliaAsteroideae
Generoa Helianthus

Helianthus Asteraceae familiako landare-genero bat da, 51 espeziez osatua (azken sailkapenaren arabera). Espezie guztiak Ipar Amerikakoak dira, jatorriz. Espezie batzuk urterokoak dira, hala nola ekilorea (Helianthus annuus), eta beste batzuk bizikorrak dira, hala nola frantses patata (Helianthus tuberosus).

Munduko toki askotan kultibatzen dira genero honetako espezie batzuk, olio-landare gisa (H. annuus, ekilore-olioa ekoizteko) edo landare apaingarri gisa (H. tuberosus), edo bazka-landare gisa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare garaiak izaten dira: 60 cm eta 4 m bitarteko altuera izaten dute. Zurtoinak latzak eta iledunak dira, eta goialdean adarkatzen dira. Hostoak peziolodunak dira, horzdunak eta, maiz, itsaskorrak. Behealdeko hostoak arrautza-formakoak edo bihotz-formakoak izaten dira, eta aurkakoak; goialdeetakoak, berriz, estuagoak dira eta txandakatuak.

Loreak zurtoinen muturretan irteten dira; kanpoaldea horia eta barnealdea marroia izaten dute. Loreek eguzkiari jarraitzen diote; beraz, egunean zehar ekialdetik mendebaldera biratzen dira.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helianthus petiolaris
Helianthus salicifolius

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]