Heliogabalo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heliogabalo edo Elagabalo izeneko enperadorea.

Heliogabalo, latinez Varius Avitus Bassianus Marcus Aurelius Antoninus Heliogabalus, (203 - 222ko martxoaren 11) erromatar enperadorea izan zen 218 tik hil zen arte. Enperadore polemikoenetako bat izan zen, Erromako erlijio tradizionalaren arbuio eta joera sexualarengatik. Heliogabalo, edo Elagabalo, El-Gabal jainko semitikoaren izen latineratua da.

Jupiter jainko berri batekin ordezkatu zuen, Sol Invictus (Eguzki Garaiezina) izenekoa. Erromako gobernariak jainko horretako erritoetan parte hartzeko behartu zituen.

Haren emazteko bat Vestaren birijina zen, eta, gizonekiko harreman sexualak denborapasa baino zertxobait garrantzitsuagoa zen, Heliogabalok adierazten zuen moduan.

Garaikideen ikuspegitik, Heliogabalo enperadore bitxia eta dekadentea zen. Historialari kristauek ere irudi hori areagotu zuten. Dena den, XIX. mendeko dekadentziazaleek heroitzat jo zuten Heliogabalo.

Boterea lortzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legio III Gallica legioaren omenezko txanpona, zeinek Heliogabalo boterera eraman zuen.

Makrino enperadore bihurtu zenean, Karakalaren familia herbesteratu zuen. Heliobalo gaztea, ama, izeba eta amona Siriara joan ziren. Hortik, enperadorearen kontrako konspirazioa antolatzeari ekin zioten, bere lekuan hamalau urteko Heliogabalo jartzeko.

Julia Mesak, Karakalaren izebak, Legio III Gallica-ren borondatea erosi zuen. Legio honek, orduan, Heliogabalo aldarrikatu zuen enperadore.

Makrinok Heliogabalo salatu zuen Senatuaren aurrean. Kontsulek eta goi-mailako gobernariek Heliogabalo eta Julia Mesari gerra deklaratu zieten. Makrinok, halere, porrota jaso zuen bi armaden arteko borrokaren ostean, haren legio batek desertatu zuelako. Makrinok, mozorraturik, ihes egian ahal izan zuen, baina Erromarako bidean, atzeman eta hil zuten.

Heliogabalok tituluak hartu zituen Senatuaren baiezkoa jaso gabe. Honela bigarren mendeko jokabide tradizionala apurtzen zuen. Edonola ere, senatariei bizitza barkatu zien. Baldintza horretan Heliogabalo onartu zuten eta Karakala zein Julia Domna jainko izendatu zituzten.

Boterean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heliogabalok egindako txanpona.

Heliogabalok aginteko lehen hilabeteak Nikomedia hirian eman zituen. Hor, haren erlijioa zela eta, lehen arazoak sortu ziren erromatar hiritarren artean. Enperadorea ekialdeko apaiza zela ohitzeko, Julia Mesak Heliogabalo apaizaren arropetan agertzen zen oihal bat bidali zuen Senatu Etxean jar zedin.

Asia Minor probintzian sortutako matxinadak bertan behera utzi behar izan zituen. Heliogabalo Erromara 219ko bukaeran iritsi zen. Komazon eta Julia Mesaren beste aliatuei goi mailako karguak eman zizkien, senatarien eskandalurako, zeren haien jokabide zela kausa, ez zituzten egokitzat hartzen. Heliogabaloren maitaleek ere ohoreak jaso zituzten.

Julia Mesa eta Julia Soemiasekiko harrema estua zen oso hasiera batean. Emakume horiek, enperadorearen amona eta ama hurrenez hurren, Senatuan sartzeko lehen emakumeak ziren. Heliogabaloren gaineko influentzia indartzen saiatu arren, enperadoreak gero eta independienteago jokatzen zuen. Berehala kontrolezina bihurtu zen.

Erlijioaren inguruko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Gabal jainkoaren omenezko tenplua.

Septimio Severoren garaietatik, eguzkiaren gurtza Inperioan zehar hedatu zen. Heliogabalok gurtza horretan oinarritu zuen El-Gabal jainkoaren jaurespena, Deus Sol Invictus (Eguzki Garaiezina Jainkoa) berrizendatu baitzuen. Jupiterren gainean kokatuta, Astarte, Minerva, Urania edo hiruren arteko nahasmena eman zion emazte.

Eskandalua areagotu zen Vestaren birjina batekin Aquilia Severa izenekoarekin, ezkondu zenean. Heliogabalok aldarrikatu zuen jainko bezalako seme-alabak izanen zituztela. El-Gabalen omenezko tenplua Palatino Muinoan eraiki zen. Senatarien aurrean, Heliogabalok tenplu horretan dantzatzen zuen udako solstizioan. Ospakizun handia bihurtu zen janari-banaketa erraldoiei esker.

Sexuaren inguruko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heliogaboloren sexu-joerak eztabaidagarriak dira oso. Bost emakumerekin ezkondu zen, zeinen hiru izen ezagutzen dira. Lehenengoa Julia Kornelia Paula izan zen, bigarrena Aquilia Severa Vestaren birjina, eta Ania Faustina izena zeukan besteak.

Kasio Dio senatari eta historialari garaikidearen arabera, enperadorearen erlazio egonkorrena Hierokles esklabu ilehoriarekin izandakoa izan zen. Hierokles gurdi lasterkaria zen, eta Heliogabalok senarratzat jotzen zuen.

Herodianok zioenez, Heliogabalok makilaje gehiegi erabilita haren edertasun naturala ezkutatzen zuen. Gustokoa zuen "andereño", "Hieroklesen erregina" dei ziezaten. Inperioaren erdia eskaini omen zion emakumezko sexu-organoak jarri ahal zizkion medikuari. Hori guztia zela eta, Heliogabalo transexualtzat jo ohi da gaur egungo zenbait historialarien artean.

Boteretik at[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heliogabaloren bitxikeriek, batez ere besteek haren erlijioan parte hartzera behartzeak, eragin txarra izan zuten Julia Mesa haren amonarengan, zeinek erabaki zuen Heliogabalo eta Julia Soemias boteretik kendu behar zirela.

Julia Avita Mamearen semea, Severo Alexandro, (hau da, Julia Mesaren beste iloba bat), hautatu zuen ordekatzeko. Julia Mesa eta Julia Avita Mamearen presioagatik, Heliogabalok Severo Alexandro ondorengo izendatu zuen.

Hala ere, Heliogabalok iritziz aldatu zuen geroago, eta Severo Alexandro hiltzeko agindu zuen. Orduan, Pretoriar Goardiak, Julia Mesak eta Julia Mameak erosita, Heliogabalo eta Julia Soemias hil zituen 222ko martxoaren 11n. Gorpuak Erromako kaleetan zehar arrastatu ziren, eta, azkenean, Tiber ibaiara bota zituzten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heliogabalo Aldatu lotura Wikidatan