Helios Mendiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Helios Mendiburu (Madril, Espainia, 1936ko otsailaren 24a) eusko-alemaniar politikari eta ingeniari bat da. 1990tik 2000ra bitartean, Berlingo Bezirks Friedrichshain barrutiko alkatea izan zen.

Bizitza

Heliosen aita euskalduna eta komunista zen, eta Frantziako erresistentziako kide izanik borrokatu zen nazien aurka. Han hil zuten 1944an. Ama, María del Pilar, aitaren ideologia berekoa zen, eta 1946an, Ekialdeko Alemaniako Cottbus hirira ihes egin behar izan zuen Heliosekin eta beste bi semeekin.

Nahiz eta familiako guztiak komunistak izan, Helios sozialdemokrata da, Alemaniako SPD alderdikoa. Bere hitzetan, «nire sendiko ardi beltza naiz». Bere gaztaroko gertaerek finkatu zioten bere ideologia politikoa. 1956ko udazkenean, sobietarren tankeek 1956ko Hungariako Iraultza zapaldu zuten. Heliosek, orduan filologia erromanikoa ikasten ari zela, Brandenburgon protesta bat antolatu zuen. Poliziek gomazko borrekin disolbatu zuten manifestazioa. Polizien ikerketetan Mendiburuk SPDarekin zituen kontaktuak azaleratu ziren, eta bi urte eta erdiko espetxe zigorra jazo zuen, Estatuaren aurka egindako ekintzengatik.

Kartzelan egoera tamalgarrian izan eta gero, hainbat urtez politikan sartu gabe ibili zen, berriro atxilotuko zuten beldur.[1] Horren guztiaren ondorioz, nahiz eta bere sendi osoa komunista izan, Friedrichshaineko Leninen estatua erraldoi ospetsua kentzearen aldeko botoa eman zuen.[2]

Alemaniako Gernika elkartearen lehendakaria izan zen, 1998an sortu zenetik 2004 arte.[3][4]

  1. (Gaztelaniaz) http://elpais.com/diario/1999/10/05/ultima/939074401_850215.html
  2. (Ingelesez) http://www.bloombergview.com/articles/2015-09-11/lenin-makes-a-comeback-in-berlin
  3. (Gaztelaniaz) http://www.euskalkultura.com/espanol/noticias/el-historiador-y-periodista-ingo-niebel-elegido-nuevo-presidente-de-la-asociacion-vasco-alemana-gernika
  4. http://www.euskaletxea.de/eu/