Hellraiser

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hellraiser edota Clive Barker's Hellraiser) (euskaraz Clive Barkeren Hellraiser) 1987ko Clive Barker ingeles zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako beldurrezko filma bat da. Clive Barker idazle eta gidoigilearene The Hellbound Heart eleberrian oinarritua dago. Andrew Robinson, Clare Higgins, Sean Chapman, Ashley Laurence, Doug Bradley, Nicholas Vince, Simon Bamford, Grace Kirby eta Oliver Smith aktoreek antzeztu zuten.

Jarraipen ugari izan ditu: Hellbound: Hellraiser II (1988), Hellraiser III: Hell on Earth (1992), Hellraiser: Bloodline] (1996), Hellraiser: Inferno (2000), Hellraiser: Hellseeker (2002), Hellraiser: Deader (2005), Hellraiser: Hellworld (2005) eta Hellraiser: Revelations (2011).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frank Cotton (Sean Chapman) gizon gazte eta bortitza bizipen pertsonal berrien bila dabil. Marokoko azoka batean kaxa-puzzle sorgindu bat erosi berri du, kondairen arabera, beste dimentsio bateko izakiak honetan sartzeko ataria omen da, zenobitak (Doug Bradley, Nicholas Vince, Simon Bamford eta Grace Kirby). Kaxa irekitzean, Cottonek infernutik etorritako izakiei dei egin eta sekulako sufrimendu eta oinazeen artean hilko da.

Hogei urte beranduago, Frank zenaren Londresko etxean hiru maizter berri bizitzen jarriko dira: haren anaia Larry (Andrew Robinson), bere bigarren emaztea Julia (Clare Higgins) eta Larryren alaba Kirsty (Ashley Laurence). Franken izpiritua etxean agertu orduko senide guztien bizitzak asaldatuko dira. Larryk nahi gabe ebaki bat egin eta bere odol tanta batek bere anaia berpiztuko du, tragediari hasiera emanez. Frankek, bere antzinako itxura berreskuratzeko gizakien odola beharko du, hori Larryren emaztea eta Franken maitalea zen Juliak gizonezko kalean ezezagunak sexuaki erakarri eta etxera eramanez lortuko du, bertan Frankek haiek erail eta gorpuzten joango delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak