Helsingør

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Helsingør

Helsingør
San Olaf katedrala
Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Danimarkako Hiriburu Eskualdea
Koordenatuak 56°02′N 12°37′E / 56.033°N 12.617°E / 56.033; 12.617Koordenatuak: 56°02′N 12°37′E / 56.033°N 12.617°E / 56.033; 12.617
Helsingør is located in Danimarka
Helsingør
Eremua 121.61 km2
Biztanleria
Metropoli eremua
46.189 bizt. (2010)
60.844
Dentsitatea bizt./km²
Sorrera 1420
http://brondby-kom.dk/


Helsingør Seelandia uhartearen ipar-ekialdeko puntan kokaturik dago, Suediako Helsingborgen parean eta Kopenhagetik 45 kilometrotara. Bere 121,61 km²-tan 46.189 biztanle bizi dira. 2007. urtetik aurrera Danimarkako Hiriburu Eskualdean sarturik dago. Mundu mailan ezaguna da bertako Kronborg gazteluan kokatu zuelako William Shakespeare idazle ingelesak bere Hamlet obra.

[aldatu] Historia

Hals hitzak estua esan nahi du, izan ere Øresundeko itsasartearen tokirik estuenean kokaturik baitago, lau kilometro inguruko zabalera baino ez du puntu horretan. Helsingør izenak beraz "estuguneko jendea" esan nahiko luke.

1631ko Rerum Danicarum Historica liburuak I mendean sortua dela badio ere ez dirudi hala izan zenik. 1231. urtean Valdemar erregeak bere Liber Census Daniæn "Helsinger" aipatzen du, baina badirudi gaztelua orain Suediarra den Helsingborgen kokaturik zegoela, eta orain Helsingør dagoen tokian merkatu bat eratu zela Sct Olai elizaren inguruan.

Gaur egun ezagutzen dugun Helsingør herria 1420 inguruan fundatu zuen Pameraniako Erik erregeak, eta 1429. urterako "Krogen" gaztelua eraiki zuen Øresund itsasarteko merkataritza kontrolatzeko. Ordainsari eta zergak ezarri zizkien itsasontziei eta horretan lorturiko diruarekin 1580. urtean gaztelua handitu egin zen eta Kronborg Slot izena hartu zuen.

1658. urtean Suediak Eskania eskualdea bereganatu zuen, muga itsasartean ezarriz eta ordutik aurrera gerra ugari bizi izan zituen Helsingørrek.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • Kronborg gaztelua (Kronborg Slot): Europan dagoen berpizkundeko gaztelu handienetakoa. XVI mendean berriztua.
  • San Olaf katedrala (Sankt Olai Kirke): XIII mendean eraiki bazen ere, gaur egungo itxura 1559. urtean hartu zuen, adreiluekin handitu zenean. Dorrea berriz 1898koa da.
  • Helsingørreko Antzokia: 1816. urtean eraikia eta gaur egun oraindik erabiltzen de Danimarkako zaharrena.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak