Helwan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Helwan

Estatua Egipto
Probintzia Kairoko eskualdea
Herritarra helwandar
Koordenatuak 29°51′00″N 31°20′00″E / 29.85°N 31.333333°E / 29.85; 31.333333Koordenatuak: 29°51′00″N 31°20′00″E / 29.85°N 31.333333°E / 29.85; 31.333333
Helwan is located in Egipto
Helwan
Biztanleria 643.327 bizt.

Helwan (arabieraz: حلوان) Nilo ibaiaren ertzean dagoen Egiptoko hiri bat da. Kairoren aldiri bat da, 25 kilometro hegoaldera dagoena, Menfiseko hondakinetatik ekialdera, eta 230.000 biztanle dituena, 1989ko erroldaren arabera.

Helwanek unibertsitatea du, Helwango Unibertsitatea. Inguruan, behatoki astronomiko bat dago. Behatoki hau, Halley kometa ospetsua ikusteko erabili zen.

Tokiko industriak, burdina, altzairua, zementua eta ehunak egiten ditu.

Helwanen, Kairoko metroaren 1. ibilbidearen amaierako geltokia dago. Barnean hiru barruti ditu: Wadi Hof, Hadayek Helwan eta Maasara hain zuzen ere.

[aldatu] Hondakin arkeologikoak

Antzinako nekropoli bat, 1946an aurkitua eta ondoren industua, lehen dinastietako hondakinekin. 2004an, lurperaketa gehiago industu ziren. Hauen garrantzia, garai hartako Egiptoko gizarte piramidea islatzen dutela da. Apaiz edo burokrata handien hilobiak, herritar soil eta behe klaseko jendearen hilobietatik argi bereiz daitezke, hilerri honetan, ondo ezberdindutako bi lurperaketa mota baitzeuden. Aberatsen hilobiek, hogei eta ehun metro inguru arteko neurria dute. Hildakoen estatuak, ontziak eta bitxiak aurkitu dira, besoko baliotsu bat eta kareharriz eginiko bi metroko estatua bat kasu.

[aldatu] Klima

Datu klimatikoak (Helwan)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18 20 23 28 32 34 35 34 32 29 25 20 27.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8 8 11 14 17 19 21 21 19 18 14 10 15
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5 3 3 3 3 0 0 0 0 0 3 5 22.9
Iturria: Weatherbase [1]

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak