Hematofagia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:04, 1 abuztua 2016
Anopheles stephensi eltxoa giza odola xurgatzen.

Hematofagoak edo odoljaleak, odol bidez elikatzen diren animaliak dira. Hematofago ezagunen artean daude eltxoak (zeinetan emeak baizik ez baitira odoljaleak), akainak, zorriak, arkakusoak, izainak eta zenbait saguzar (Desmodontinae azpifamiliakoak).

Gaixotasun iturri

Hematofagoak sarritan gaixotasun infekziosoen bektore izan ohi dira. Kasu ezagunenak dira Anopheles eltxoak (irudian) transmititzen duen malaria, tripanosomiasi afrikarra, tripanosomiasi amerikarra, akainek transmititzen duten Lyme-ren gaixotasuna, leishmaniasia, eta abar.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hematofagia Aldatu lotura Wikidatan
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.