Hemistikio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hemistikio, metrikan, bertso lerro oso bat bailitzan neurtzen den bertso lerro erdia da, beste erditik tonu tarte batez edo zesura batez bananduta dagoena.

Hemistikioak, gaztelaniazko metrikan, hamaika silaba baino gehiagoko bertso lerroek dituzte, hamabisilabakoak adibidez (zesura batek sei silabako bi hemistikiotan banatzen duena), alexandrotarrak (gauza bera baina zazpi silaba zesuraren alde bakoitzean), eta abarrek. Oso luzeak diren bertso lerroek hiru zesura edo gehiago izan ditzakete.