Hemograma
Wikipedia(e)tik
Ekorketazko mikroskopio elektronikoaren bidez egindako giza odolaren argazkia. Globulu gorriak, globulu zuri mota batzuk (linfozitoak, monozito bat eta neutrofilo bat), eta disko-formako plaketa batzuk ageri dira.
Hemograma odoleko zelula-elementuen kopurua edota kontzentrazioa adierazten dituen analisia da. Hainbat hemograma-mota erabiltzen dira medikuntzan, baina gehien erabiltzen denak adierazten ditu odol mm3 batean dauden hematie-, leukozito- eta plaketa-kopuruak, globulu-balioa eta globuluen sedimentazio-abiadura.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.