Hendrik Conscience
Wikipedia(e)tik
Hendrik Conscience (Anberes, Belgika, 1812 - Brusela, Belgika, 1883) nederlanderazko eleberrigilea izan zen. Bere eleberrietan, De Leeuw van Vlaanderen (1838, Flandesko lehoia) lanean adibidez, flandestarrek XIV. mendean Frantziako osteen aurka eginiko borrokak goretsi zituen. Flandesko kulturaren eta hizkuntzaren aldeko ekimenak ere laudatu zituen: De Loteling (1850, Zortzia) eta De arme Edelman (Jauntxo pobrea, 1851).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.