Henge

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Neolito Aroko Henges Thornborough multzoko henge batzuen aireko ikuspegia, Erresuma Batuko Iparraldeko Yorkshire konderrian.

Henge (ingelesezko hitza) oinplano borobil edota obalatua duen historiaurreko arkitektur egitura da, definizioz gutxieneko 20 metroko diametroa dute eta lur pilatu eta luebaki batez osatuak daude. Nagusiki Neolito Aroan eraikiak izan ziren eta erritual ekitaldiekin lotura zutela susmatzen da, halere arkeologo eta historialari adituek oraindik ez dute egitura haueikiko erantzun edo irizpide bateratu bat eskeini ahal izan[1].

Britainiar Uharteetan oso ohikoak dira, Henge izena Stonehenge monumentu megalitiko ospetsuaren izenaren atzikitik datorkio, bere izenak "harrizko henge" esan nahi duelarik, nahiz eta Stonehenge bera monumentu megalitikoa izan arren benetazko henge motakoa ez izan.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Henge: 20 eta 300 metro arteko diametroa du. Barnealdean okupazio zantzu edo aztarna txikiak eta harrespilak bezalako erritual egitura izan ohi ditu.
  • Henge txikia (ingelesez mini-henge: 20 metroko diametrotik beherakoak. Hengiforme edota Dorchesterreko henge izenez ere deituak.
  • Super henge edo henge-esparrua (ingelesez henge enclosure) okupazio aztarnak dituzte eta 300 metro baina gehiagoko diametroa.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Definition. Monument class description. English Heritage. 2011ko apirilaren 20a. (Ingelesez)
  2. Henge enclosure. Definition. Monument class description. English Heritage. 2011ko apirilaren 20a. (Ingelesez)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]