Henning Mankell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henning Mankell
Henning Mankell
Mankell 2009an.
Datu pertsonalak
Jaio 1948ko otsailaren 3a
Stockholm (Suedia)

Henning Mankell (Stockholm, 1948ko otsailaren 3a) Suediako idazle eta dramaturgoa da.

Oso ezaguna da nobela beltzeko lanengatik, Wallander inspektorearen serieagatik batez ere. Halaber, antzerkia eta haur literatura landu ditu, eta Maputoko (Mozambike) Avenida antzoki nazionaleko zuzendaria da.

2006an nobela beltzeko Pepe Carvalho Saria jaso zuen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 urterekin hasita zegoen lanean Stockholm-eko Riksteater antzokian autore eta laguntzaile gisa. Hurrengo urteetan Suediako beste zenbait antzokirekin ere lan egin zuen.

Gaztetan ezkerreko ekintzailea izan zen, Vietnam-eko gerraren aurkari gogorra, baita Hego Afrikako apartheid eta Portugalek [Mozambike]]n egin zuen gerra kolonialaren kontrakoa ere.

1970eko hamarkadan Norvegiara joan zen bizitzera. Geroago Zambian eta Afrikako beste herri batzuetan bizi izan da. Mozambikeko hiriburua den Maputoko Teatro Avenida-ko zuzendari artistikoa izateko inbitazioa onartu zuen eta gaur egun urte erdian-edo Maputon bizi izaten da antzokiko lanean eta idazten.

Eva Bergman-ekin ezkonduta dago, Ingmar Bergman zinema-zuzendariaren alabarekin.

Henning Mankell egon zen Gazaren blokeoa salatzeko elkartasun itsasontzietako batean. Israelek erasotu eta hainbat ekintzaile hil zituen Mavi Marmara itsasontzian zihoan, zehazki. Bukaeran Suediara deportatu zuten, eta berak Israelen aurkako zigorra eskatu zuen.

Orain dela gutxi argitaletxe berri bat zabaldu du (Leopard Förlag) Afrikako eta Suediako promesa gazteen lanak sustatzeko, eta 15 milioi suediar koroako dohaintza egin dio Mozambikeko etxerik gabeko umeak zaintzen duen erakundeari (SOS-Kinderdorf).

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bergsprängaren (1973)
  2. Sandmålaren (1974)
  3. Vettvillingen (1977)
  4. Fångvårdskolonin som försvann (1979)
  5. Dödsbrickan (1980)
  6. En seglares död (1981)
  7. Daisy Sisters (1982)
  8. Apelsinträdet (1983)
  9. Älskade syster (1983)
  10. Sagan om Isidor (1984)
  11. Katten som älskade regn (1992)
  12. Pojken som sov med snö i sin säng (Ohe elurtuan lo egin zuen mutikoa, 1996)
  13. Resan till värdens ände (1998)
  14. I sand och i lera(1999)
  15. Labyrinten (2000)
  16. Eldens gåta (2001)
  17. Tea-Bag (2001)
  18. Jag dör, men minnet lever (2003)
  19. Italienska skor (2006)
  20. Politik (2010)

Polizia-eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere pertsonaia ezagunena Kurt Wallander polizia-inspektorea da, Suediako Ystad hirian bizi eta lan egiten duena, Eskania herrialdean. Gizatasuna eta sentiberatasuna ezaugarri nabarmenak dira Wallanderrengan. Makina bat asasinatu argitzen ditu bere lankideekin, baina aldi berean bere zoritxarreko bizitzaz kexu ibilten da, eta erretiratu egin behar dela uste du, gizarte postmodernoa ulertzen ez duelako. Eleberri hauetan galdera bat presente dago etengabe: "Zer egin genuen txarto Suediako gizartearekin?". Serieak sari asko jaso ditu, tartean Alemaniako Krimen-Saria eta Britainia Handiko CWA Gold Dagger for Sidetracked saria 2001 urtean. Bederatzigarren liburuan, "Piramidea", denboraren haria apurtzen du, bost istorio laburrak dira eta denbora aldetik azken istorio laburraren bukaera serie osoko lehen liburua den "Aurpegirik gabeko hiltzaileak" liburuaren hasiera da.

  1. Mördare utan ansikte (1991); "Aurpegirik gabeko hiltzaileak". Erein, 2009.
  2. Hundarna i Riga ("Rigako txakurrak", 1992).
  3. Den vita lejoninnan ("Lehoi eme zuria", 1993).
  4. Mannen som log ("Gizon irribarretsua", 1994).
  5. Villospår ("Pista faltsua", 1995).
  6. Den femte kvinnan ("Bosgarren emakumea", 1996).
  7. Steget efter ("Urrats bat atzean", 1997).
  8. Brandvägg ("Suebakia", 1998).
  9. Pyramiden ("Piramidea", 1999). Ipuinak.
  10. Innan frosten ("Izoztea baino lehen", 2002).
  11. Den orolige mannen ("Gizona arazoetan", 2009).

Haur literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hunden som sprang mot en stjärna, "Izarretara bidean zihoan txakurra", 1990
  2. Skuggorna växer i skymningen, "Itzalak luzatu egiten dira ilunabarrean" 1991
  3. Eldens hemlighet, 1995
  4. Pojken som sov med snö i sin säng, 1996 (Ohe elurtuan lo egin zuen mutikoa)
  5. Resan till världens ände, 1998
  6. Eldens gåta, 2001
  7. Eldens vrede, 2005

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henning Mankell Aldatu lotura Wikidatan