Henri-Georges Clouzot
Wikipedia(e)tik
Henri-Georges Clouzot frantses zinemagilea eta gidoi-egilea (Niort, 1907 - Paris, 1977). Polizia gaiak gogoko izan zituen zuzendari honek; ospe handia ekarri zioten bere lanetako giro ilunak, errealismo handiak eta tentsio dramatiko bikainak. Bere film nagusiak: Belea (1943), Beldurraren ordainsaria (1952), Deabrudunak (1954).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.