Henri Breuil
Wikipedia(e)tik
Henri Breuil, Monsetik hurbil zegoen aztarnategi batean (1954).
Henri Breuil (Mortain, Frantzia, 1877 - L'Isle-Adam, Frantzia, 1961) arkeologoa izan zen. Historiaurreko etnografiako irakasle izan zen Collège de France ikastetxean. Metodologia- eta kronologia-arazoak ebazten jardun zuen. Paleolitoko artearen ikerketan espezializatu zen, eta Frantzia, Espainia eta Hegoafrikako haitzuloetako margolanak aztertu zituen. Zenbait lan: L'Afrique préhistorique (1933), Les Hommes de la pierre ancienne (1951).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.