Henri Frédéric Amiel
Wikipedia(e)tik
Henri Frédéric Amiel (Geneva, Suitza, 1821 - 1881) filosofoa eta frantsesezko idazlea izan zen. Familia protestante batean sortua, Heidelbergeko eta Berlingo unibertsitateetan ikasi zuen. Estetika eta Filosofia irakatsi zituen Genevako Unibertsitatean. Literatura, filosofia eta politika gai duten saio eta artikuluak Essaies critiques d´Amiel (1923) liburuan bildu dira. Amielen baitan eragin handia izan zuen XIX. mendeko filosofia idealista alemanak (Hegel, Schelling).
Fragments d´un journal intime (1883 eta 1923) da Amielen obrarik ezagunena, egilearen izpiritu kritikoaren argia erakusten diguna, bai eta bere buruaz eginiko analisiaren erabateko egiatasuna ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.