Henri Victor Regnault
Wikipedia(e)tik
Henri Victor Regnault (Aix-la-Chapelle, Frantzia, 1810 - Paris, Frantzia, 1878) frantses kimikaria eta fisikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Gay-Lussac frantses fisikari eta kimikariaren lekua hartu zuen Parisko politeknikoko kimika-sailean, eta Frantziako Collègeko katedradun egin zuten 1841ean.
Jariakarien estatikari buruzko ikerketak egiteaz gainera, uraren lurrunaren neurketak, gasen bero-ahalmen espezifikoarenak eta hotsaren hedatze-lastertasunari buruzkoak egin zituen. Kimikaren alorrean, ordea, alkaloide buruz egin zituen ikerlanak dira aipagarri, eta etilenoaren ordezko deribatu kloratuak ere prestatu zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.