Henri Wallon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Henri Wallon Parisen jaio zen 1879an eta 1962an hil zen. Filosofia eta medikuntza ikasi zituen. Haren lana Piagetena baino lehenagokoa da, eta gutxiago ezagutzen da. Gizakia gorputz eta arimatan banatzen dituzten Descartesen teorian oinarritutako beste ikusmolde dualisten aurka. Wallonentzat gizakia unitatea da. Bere lanik ezagunenetako batean esaten duenez: "Gizakia izaki biologikoa, izaki soziala da eta pertsona bakarra da".

Hala ere, badirudi, Wallonentzat alderdi sozialak garrantzi berezia duela, zeren gizakia beste pertsonen arteko aldez aurreko harremanen arabera sortzen eta garatzen dela uste baitu. Piagetek ez bezala, garrantzi handiagoa ematen die giza harremanei, inguruarekiko harremanei baino.

Beste autore batzuekin alderatuz, Wallonentzat gizarteraztea ez da gurasoenganako harremanetan bakarrik oinarritzen; aitzitik, oinarria zabalagoa dela ustue du eta gizarte-harreman guztiak sartzen ditu.

Horren arabera, Wallonentzat emozioak funtsezko garrantzia du pertsonaren garapenean. Emozioak eta afektibitateak, eboluzioari dagokionez, hizkuntza aurrtiko adierazpen-sistema osatzen dute. Hasieran, emoziook ondo bereizten ez badira ere, haurtxoaren eta helduaren arteko harremanak afektuzko adierazpen horietan oinarritzen dira.

Wallonek sei alditan banatzen du giza garapena. Aldiok ez daude elkarren artean pasatzen den denboraren arabera antolatuta, pertsonak hazten den inguruarekiko ezartzen dituen harreman nagusien arabera baizik. Periodo bakoitzean, haurrak egiten duen guztia integratzen eta antolatzen duen funtzio nagusia dago. Etapa bakoitzean inguruarekin harremanak ezartzeko era desberdina da, eta aldi bakoitzean, aurreko estdioan egindako funtzioak sartzen dira.

Wallonen garapen-aldiak honako hauek dira:

Mugimendu hutsen aldia: jaiotzatik 6 hilabetera bitartean. Haurtxoaren bizitzan funtzio fisiologikoak dira nagusi. Etapa honetan, haurraren jarduerak lo egitea, elikatzea eta mugitzea dira.

Emozioen aldia: 6 hilabetetik urtebetera arte. Emozioen espektroa zabaldu eta zehaztu egiten da. Haurra amaren beharra izaten hasten da, premia fisiologikoak betetzeagatik ez ezik, amak emozionalki duen garrantziagatik ere bai.

Pertsonalimoaren aldia: 3-6 urte bitartean, gutxi gorabehera. Etapa horretan, haurrak bere haur-nortasuna eraikitzen du. Aldi horretan afektibitate-premia da nagusi. Adin honetako haurrak maitasuna, laguntza eta onartzea behar du eta, horrek, etapa honetan izaten duen jokabidea baldintzatu egiten du. Aldi horrek hiru zati ditu.

Kategoria-pentsamenduaren aldia: 6-11 urtera bitartean. Bi fasetan banatzen da.

Pubertaroaren eta nerabezaroaren aldia: 12-15 urtera bitartean. Sei urte arte, umea bare buruaren inguruan orientatzen da eta energia guztia bere burua eraikitzeko erabili ohi du. Aldi horretan eta aurrekoan, umearen orientazioa, nagusiki, bere buruaz kanpokoa da, eta, horren bidez, ezagutzari esker, kanpoko errealitatea eraikitzeko gai da.