Henrik Pontoppidan
Wikipedia(e)tik
Henrik Pontoppidan Danimarkako idazlea izan zen (Fredericia, Jutlandia, 1857 - Kopenhage, 1943). Maisutasun handiz deskribatu zituen bere garaiko Danimarkako bizimodua eta ohiturak.
Hiru trilogia eman zituen argitara. Landsbybilleder (1883), Fra Hytterne (1887) eta Skyer (1890) obrek osatzen zuten lehen trilogian Danimarkako ohiturak islatu zituen; Det Forjoettede Land (1891, Agindutako Lurraldea) trilogian hango ezadostasun erlijiosoak azaldu zituen. Bere hirugarren sailean, berriz, De Dodes Rige (1912-1916, Herioaren Inperioa), 1901. urteko liberalen garaipenaz geroztiko egoera politikoa ezagutarazi zuen. 1917. urtean Literaturako Nobel saria irabazi zuen Karl Gjellerup idazle daniarrarekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.