Henrike Ezponda
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Henrike Ezponda | |
| Jaio | 1568ko urtarrilaren 6a | |
| Maule ( |
||
| Hil | 1643ko maiatzaren 18a (75 urte) | |
| Tolosa Okzitaniakoa ( |
||
Henrike Ezponda (latinez Henricus Spondanus) (Maule, 1568ko urtarrilaren 6a - Tolosa Okzitaniakoa, 1643ko maiatzaren 18a), legegizon eta historiagile zuberotarra izan zen. Joanes Ezpondaren anaia izan zen.
Biografia [aldatu]
Aita Eneko Ezponda, Joana III.a Nafarroakoaren aholkularia zuen. Ortheze ikastetxe kalbinista batean eta Genevan humanitateak ikasi ondoren, Eskoziara joan zen Guilhèm de Sallusti deu Bartàs erregearen enbaxadorearekin batera. Itzultzean zuzenbide ikasteri ekin zion. 1589an Toursko Legebiltzarrean legegizona izan zen.
Robert Bellarmineren izkribuak eta Duperronen aginduak sinestarazia, 1595eko irailaren 21ean katolizismora aldatu zen. 1600. urtean François de Sourdis kardinalarekin batera Erromara joan zen, non 1606ko martxoaren 7an apaiz bilakatu zen; Paulo V.a aita santuak Penintentzia Apostolikoa berrikusteko agindua eman zion.
1625ean Pamiersko apezpiku izendatu zuten. Katolizismoa zabaltzeko lan egin zuen eta hainbat protestante katolikozismora aldatu zituen. Gaixorik 1639an dimititu eta Tolosara joan zen.
Lanak [aldatu]
Euskalduna izan arren, frantsesez eta latinez idatzi zuen. Hona hemen idazlan nagusiak:
- Les cimetières sacrés (Bordele, 1596)
- De la déclaration du Feu sieur de Sponde, par Henri de Sponde, son frère, (Bordele, 1597)
- Annales ecclesiastici Cæsaris Baronii in Epitomen redacti (Paris, 1612)
- Annales sacri a mundi creatione ad ejusdem redemptionem (Paris, 1637), Agostino Tornielliren "Annals" liburuaren epitomoa
- Annalium Baronii continuatio ab a. 1197 quo is desinit ad a. 1622 (Paris, 1639)