Henrike I.a Gaztelakoa
Henrike I.a Gaztelakoa (?, 1204ko apirilaren 14a -Palentzia, 1217ko ekainaren 6a) Gaztelako erregea izan zen[1].
[aldatu] Biografia
Alfontso VIII.a Gaztelakoa eta Leonor Plantagenet, (Henrike II.a Ingalaterrakoa eta Leonor Akitaniakoaren alaba) izan zituen gurasoak.
1211an, Henrike oinordeko bihurtu zen Fernando anaia nagusia hil zenean.
1214an aita hil zitzaionean, 10 urte besterik ez zituen eta Berengaria Gaztelakoa arreba, Alfontso IX.a Leongoaren emaztea, erregeorde bihurtu zen.
1215ean, Henrike Antso I.a Portugalgoaren alaba zen Mafalda ezkondu zuen. Oso gaztea zenez, ezin zuen ezkontza-eginbideak bete eta hurrengo urtean indargabetu zuten.
1217an eta 13 urte zituela Palentzian hil zen teila bat erori zitzaionean[2]. Berengaria Gaztelakoa izan zuen oinordekoa.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ www.geocities.com
- ↑ Javier Leralta: "Apodos reales", 146-147. orr.
13 urte erreinatzen egon zen.
[aldatu] Ikus, gainera
| Aurrekoa Alfontso VIII.a Gaztelakoa |
Gaztelako erregea 1214 - 1217 |
Ondorengoa Berengaria Gaztelakoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |