Henrike I.a Portugalgoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrike I.a Portugalgoa

Henrike I.a Portugalgoa, Kardinala ere deitua (Lisboa, 1512 - Almeirim, Santarem, 1580), Portugalgo erregea izan zen, 1578tik 1580ra.

[aldatu] Biografia

Portugalgo inkisidore nagusia eta Lisboako kardinala zen. Haren iloba Sebastian Portugalgo erregea hil zenean egin zuten errege. Handikiak eta goi-mailako elizgizonek Portugalgo koroa Espainiako Filipe II.aren esku jar zezaten lortu bazuen ere, ez zen Espainiako erregea erregegai izendatzera ausartu, ongi baitzekien Portugalgo hirietako ordezkariak erabaki horren aurka zeudela. Hil zenean, Filipe II.a Portugalen sartu, Cratoko abade eta erregegaiak gidaturiko gudarosteen aurrean nagusitu eta Portugalgo errege izendatu zuen bere burua.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Henrike I.a Portugalgoa

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak