Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Henrike III.a (1017ko urriak 29-1056ko urriak 5), Beltza ezizena zuena, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea eta saliar dinastiako kidea izan zen. Germaniar errege bihurtu zen bere aita Konrado II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorea 1039ko ekainak 4an hil ondoren. Klemente II.a aita santuak enperadore bezala koroatu zuen 1046an.
1036an, Gunindarekin ezkondu zen. Knut II.a Danimarkakoaren alaba bat zena eta bi urte beranduago hil zena.
Henrike III.a, bigarren aldiz, 1043an ezkondu zen, oraingo honetan Ines Poitiersekoa edo Poitoukoarekin, Gilen V.a Akitaniakoa dukearen alaba zena. Zenbait seme-alaba izan zituzten, horien artean, Henrike IV.a, enperadorea izango zena eta Judith Suabiakoa.
Hungariaren aurka borrokatu zuen (bere jabetzakoa izatera pasa zena bere lurraldearen muga hedatzeko, Leitha izeneko ibairaino iritsiz). Dukerrien aurka borrokatu zuen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren boterea mantentzeko. Elizaren barneko erreforma babestu zuen.
1056an hil zen, eta, bere oinordekoa, Henrike IV.a izan zen, bere politika erlijioso bera mantendu zuena.
| Aurrekoa Konrado II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea 1046-1056 |
Ondorengoa Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |