Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrike III.a, 1040ko miniatura batean irudikatua

Henrike III.a (1017ko urriak 29-1056ko urriak 5), Beltza ezizena zuena, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea eta saliar dinastiako kidea izan zen. Germaniar errege bihurtu zen bere aita Konrado II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorea 1039ko ekainak 4an hil ondoren. Klemente II.a aita santuak enperadore bezala koroatu zuen 1046an.

1036an, Gunindarekin ezkondu zen. Knut II.a Danimarkakoaren alaba bat zena eta bi urte beranduago hil zena.

Henrike III.a, bigarren aldiz, 1043an ezkondu zen, oraingo honetan Ines Poitiersekoa edo Poitoukoarekin, Gilen V.a Akitaniakoa dukearen alaba zena. Zenbait seme-alaba izan zituzten, horien artean, Henrike IV.a, enperadorea izango zena eta Judith Suabiakoa.

Hungariaren aurka borrokatu zuen (bere jabetzakoa izatera pasa zena bere lurraldearen muga hedatzeko, Leitha izeneko ibairaino iritsiz). Dukerrien aurka borrokatu zuen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren boterea mantentzeko. Elizaren barneko erreforma babestu zuen.

1056an hil zen, eta, bere oinordekoa, Henrike IV.a izan zen, bere politika erlijioso bera mantendu zuena.


Aurrekoa
Konrado II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea
1046-1056
Ondorengoa
Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan