Henrike Nabigatzailea
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Ezizena | Viseuko dukea | |
| Jaio | 1394ko martxoaren 4a | |
| Porto ( |
||
| Hil | 1460ko azaroaren 13a (66 urte) | |
| Sagres, Algarve ( |
||
Henrike Nabigatzailea (ẽˈʁik(ɨ); portugesez: Henrique o Navegador; Porto, 1394ko martxoaren 4a – Sagres, 1460ko azaroaren 13a) Portugalgo Erresumako infantea eta Portugaldar Inperioaren hasieran bere bultzatzaile nagusienetariko bat izan zen. Beste kontinenteen europar esplorazioa eta merkatal-harremanak bultzatu zituen[1].
Aita Joanes I.a Portugalgoa, Aviz leinuaren sortzailea, eta ama Filipa Lancasterrekoa, Joanes Gantekoaren alaba, zituen. 1415ean Henrikek bere aita Ceuta konkistatzeko berotu zuen. Henrikek bazekien Saharako merkatal bideek bertan zuten amaiera eta Afrikaz (eta betez ere, Preste Joanesen kondairaz) ezagutzeko irrikaz zegoen[2].
Sagresen zuen etxean nabigatzeaile eta kartografoen eskola eratu zuela ustea akats arrunta da. Kartografo batzuk kontratatu zituen Mauritaniako kostaldea deskribatzeko baina ez zuen inolako nabigatzaileen behatoki edo erakunderik sortu. "Crónica da Guiné" liburuan gizon lasai eta bertutetsua zela esaten dute, luxua bilatzen ez zuena.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Beazley, C. Raymond (1894), Prince Henry the Navigator, the Hero of Portugal and of Modern Discovery, 1394-1460 A.D.: With an Account of Geographical Progress Throughout the Middle Ages As the Preparation for His Work, Londres: G. P. Putnam's Sons, http://www.archive.org/details/princehenrythena18757gut
- ↑ Oliveira Martins, J. P. (1914), The golden age of Prince Henry the Navigator, Londres: Chapman and Hall, http://www.archive.org/details/goldenageofprinc00martuoft
| Artikulu hau Portugalgo biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |