Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrike VI.a Manesse Kodexa, 1300 inguru

Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (Nijmegen 1165eko azaroa-Mesina 1197ko irailak 28), Alemaniako erregea izan zen 1190 eta 1197 bitartean, eta enperadorea, 1191tik 1197 arte.

Frederiko I.a Bizargorri eta Beatriz Borgoñakoa Borgoñako Kondesaren semea zen. Konstanza I.a Siziliakoarekin ezkondu zen. Erromatarren errege koroatua izan zen Bambergen 1169ko ekainean, eta enperadore bezala 1193an, Zelestino III.a aita santuaren aldetik, Erroman, bere emaztearekin batera. 1190 eta 1193an, Henrike Leoia buru zuten eta aita santuaren eta Rikardo I.a Ingalaterrakoa Lehoi Bihotz erregearen laguntza zuten bere aurka egiten zuten noble alemaniarrei gailentzea lortu zuen, Henrikek, Ingalaterrako erregea preso hartzea lortu zuelarik, bere bigarren arrakastaren ondoren. Aipaturiko garaipena gora-behera, Alemaniako tronua oinordekotzako bihurtzeko bere xedea ez zuen lortzerik izan (alemaniar nobleziarekin, aita santuarekin eta Ingalaterrarekin izan zituen gatazken arrazoia), baina, 1194an, 1191n huts egin zuen saiakera baten ondoren, Siziliako tronua lortu zuen, konkistatu ondoren (koroa, bere emaztearen herentzia bezala aldarrikatu zuen).

1197ko irailak 28an, malariak jota hil zen Mesina italiar hirian.


Aurrekoa
Frederiko I.a Bizargorri
Erromatarren Erregea
1169-1191
Ondorengoa
Felipe Suabiakoa, Oton IV.a
Aurrekoa
Frederiko I.a Bizargorri
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea
1191-1197
Ondorengoa
Oton IV.a
Aurrekoa
Tankredo Siziliakoa
Siziliako erregea
1194-1197 Konstanza I.arekin (1194-1198)
Ondorengoa
Frederiko II.a Hohenstaufen
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan