Henry Bessemer
Wikipedia(e)tik
Henry Bessemer (Charlton, Hertfordshire, Ingalaterra, 1813 - Londres, Ingalaterra, 1898) ingeniari ingelesa izan zen.
Biografia [aldatu]
Asmakari asko zor zaizkio; ezagunena altzairua lortzeko prozedura da (1855). Bere izena daraman metodoa (Bessemerren prozedura edo bihurgailua) merkea zenez, berehala hedatu zen. Sheffielden lantegi handiak eraiki zituen metodo hori erabiltzeko, eta ohore eta aberastasun handiak bereganatu zituen. Teknologian erabiltzen da prozesua, burdina altzairu bihurtzeko: labe garaitik ateratako burdina urtuari eta harekin nahasturik dagoen ikatzari aire beroa presioz jaurtitzean, Bessemerren bihurgailuaz ikatza erre egiten da eta burdina altzairu bihurtzen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.