Henry David Thoreau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henry David Thoreau 1856an.

Henry David Thoreau (Concord, Masachusets, 1817ko uztailaren 12a - 1862ko maiatzaren 6a) estatubatuar filosofo, idazle eta naturalista bat izan zen. Ezaguna da Walden idatzi (inguru naturalean soilki bizitzeko hausnarketa) eta Civil Disobedience saiakera argitaratu zituelako.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzan zehar hainbat lanbide izan zituen: arkatz ekoizle (aitaren negozioa), irakasle, "ekaitz ikustatzailea" -lanbide honen berri Walden liburuan ematen du- ibilita izana, baina burututako jarduera guztien artean, idazlearena aipatu behar.

Herman Melville edo Mark Twainen garaikidea izanda, beroriekin batera iparamerikar literaturaren sortzailetarikoa dugu. Saioa eta olerkigintza landu zituen bereziki. Bere saioetan berorren pentsamendua, gizarte eta giza harremanen ikuspuntua islatzen ditu. Gaur egun nabari egiten zaizkigun industri gizartearen gabeziak aurreikusi zituen XIX. mendearen erdialdean. Nahiz eta industri bilakaera eta garapenaren garaian hazi, Thoreauk, bere garaikide askok ez bezala, ez zuen teknologiarekiko lilura edo federik izan.

Izadiarekin bat egiten duen bizimodu apal eta xumea aldarrikatzen zituen, eta ideia hauek jarraitu ezezik, praktikara eraman zituen.

Izan ere, 1845ko uztailaren 4tik 1847ko irailaren 6a bitartean, bi urte luze igaro zituen Walden basoan barrena bizitzen, bere eskuz eraikitako etxola batean. Bi urte hauen bizipen, arazo eta pasadizoen berri 1854. urtean argitaratu zen "Walden, the life in the woods" delako liburuan ematen du, bere lan ezagunena delarik. Liburu honetan hainbat gai lantzen ditu, betiere gizabanakoen beharrak neurtu eta beroiek hasetzeko beharrezkoa den lana aztertzen dituelarik.

Waldenen, lehendabizi gizartearen kritika zorrotza egiten hasten da. Bere ustez, behar baino erosotasun gehiagorekin hornitzen saiatzen da gizakia, eta jarrera horrek erraz saihestu daitezkeen hainbat betebeharretara darama. Bide honek alferrikako lanak besterik ez ditu ematen, eta bizitzaren funtsezko mamitik urruntzen omen gaitu. Bidegabekeri honetatik ateratzeko, Thoreauk naturarekiko elkartasuna, bakartasunean oinarria duen norbanako askatasuna aldarrikatzen ditu, eta bizimodu honen lan eta errentagarritasuna aztertu ere egiten du. Azterketa eta gizarte edo ekonomiari buruzko iritziak alde batera utzita, ondoren basoan eguneroko bizitzaren azalpenari ekiten dio; atal honetan izadia eta berorren boterea eta edertasunaren lilura dario hainbat orrialde.

Thoreau 1879an

Walden basoan bizitzen egonda, gobernuaren funtzionario batekin ezbehar bat izan zuen, zergak ordaintzeari uko egin zionean. Izan ere, Thoreauk ez zegoen Mexikoko Gerra aurrera eraman, eta esklabotza onartzen zuen gobernu bati laguntzeko prest. Hika-mika honen ondorioz kartzelaratua izan zen, eta hurrengo egunean askatua, lagun batek fidantza ordaindu ostean.

Bere pentsaera politikoa "Resistance to civil Government" liburuan argi eta garbi uzten du. Gobernuaren betebeharra eta berorren eragina giza bizitzan aztertzen ditu. Gizabanakoek burututako ihardueretan gobernuak eragiten dien ondorioei kaltegarri deritze. Bere ustez gobernua hobea da gutxien agintzen duen heinean, eta gobernu hoberena inolako aginterik ez duena dela esatera heltzen da. Hau esanda, zenbait jendek anarkistatzat hartu izan du Thoreau, baina Thoreauk, nahiz eta estatua zein gobernuari muzin egin, ez du bere desagerpena aldarrikatzen. Bere esanetan: "ez dut gobernuaren desagerpena eskatzen, baizik eta gobernu hobe bat". Thoreauren ustez, estatu baten aginteak ez du sekula biztanleriaren nahia gainditu behar, eta ala balitz, orduan biztanleriak ez du bidegabekeri deritzen legeak zertan jarraitu behar.

Bere pentsaera Gandhi edota Martin Luther Kingen ideien iturri izan dira.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Service (1840)
  • A Walk to Wachusett (1842)
  • Paradise (to be) Regained (1843)
  • The Landlord (1843) [3]
  • Sir Walter Raleigh (1844)
  • Herald of Freedom (1844)
  • Wendell Phillips Before the Concord Lyceum (1845)
  • Reform and the Reformers (1846-8)
  • Thomas Carlyle and His Works (1847)
  • A Week on the Concord and Merrimack Rivers (1849) [4]
  • Civil Disobedience (1849). Euskarazko bertsioa: Desobedientzia Zibila (Potxo, 2010)
  • An Excursion to Canada (1853) [5]
  • Slavery in Massachusetts (1854)
  • Walden (1854)
  • A Plea for Captain John Brown (1859)
  • Remarks After the Hanging of John Brown (1859)
  • The Last Days of John Brown (1860)
  • Walking (1861) [6][7]
  • Autumnal Tints (1862) [8]
  • Wild Apples: The History of the Apple Tree (1862) [9][10]
  • Excursions (1863)
  • Life Without Principle (1863)
  • Night and Moonlight (1863) [11]
  • The Highland Light (1864) [12]
  • The Maine Woods (1864) [13]
  • Cape Cod (1865) [14]
  • Letters to Various Persons (1865)
  • A Yankee in Canada, with Anti-Slavery and Reform Papers (1866)
  • Early Spring in Massachusetts (1881)
  • Summer (1884)
  • Winter (1888)
  • Autumn (1892)
  • Misellanies (1894)
  • Familiar Letters of Henry David Thoreau (1894)
  • Poems of Nature (1895)
  • Some Unpublished Letters of Henry D. and Sophia E. Thoreau (1898)
  • The First and Last Journeys of Thoreau (1905)
  • Journal of Henry David Thoreau (1906)[15]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Henry David Thoreau
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Henry David Thoreau