Henry Hare Dugmore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dugmore 1890 inguruan ateratako argazkian.

Henry Hare Dugmore (1810-1896), Ingalaterran jaiotako misiolari hegoafrikarra izan zen.

1820an familiarekin Hegoafrikara emigratu behar izan zuen, aitaren arazo ekonomikoak zirela-eta. Metodista bihurturik, misio lanei ekin zien gaztaroan. Xhosa hizkuntza laster ikasi zuen, eta Bibliaren lehenengo itzulpena egin zuen, beste hainbat lanekin batera, tartean erlijio gorazarre ugari sortuz.

1860an Queenstownera (gaurko Lurmutur Ekialdean) bizitzera joan zen eta han igaro zuen bizitzaren azken zatia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]