Henry John Kaiser
Wikipedia(e)tik
Henry John Kaiser Estatu Batuetako industrialaria izan zen (New York, 1882 - Honolulu, 1967). Autobideak eta urtegi handiak eraiki zituen 1921-1938 urteetan. 1939an Permanent cement corporation enpresa sortu zuen, berehala munduko porlan-ekoizlerik handiena izan zena. 1940az gero osagaiak aurrez prestatuta edukitzeko sistema erabili zuen itsasontziak egiteko. Hegazkinak eramateko lehen itsasontzi aurrez fabrikatua (1942), eta Normandiako Lehorreratzean parte hartu zuen aliatuen ontzidiaren heren bat eraiki zituen. Gerra bukatu zenean, aurrez fabrikatutako etxeak egiten jardun zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.